1/2016 Lege Organikoa, urriaren 31koa, Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Iraunkortasunaren apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa erreformatzekoa.
2/2016 Lege Organikoa, urriaren 31koa, Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa aldatzekoa, hauteskundeetara automatikoki deitzeko Konstituzioaren 99. artikuluaren 5. zenbakiak jasotzen duen kasurako.
Ebazpena, 2016ko urriaren 27koa, Idazkaritza Nagusi Teknikoarena, Nazioarteko Tratatuen eta Akordioen azaroaren 27ko 25/2014 Legearen 24.2 artikulua aplikatzeari buruzkoa.
ECC/1727/2016 Agindua, urriaren 27koa, Nazioartekotzeko Ganbera Plana onesteko prozedura arautu, hura betetzeko hitzarmenaren baldintzak zehaztu eta kanpo-merkataritzaren arloko babesarekin loturiko zenbait eginkizun garatzen dituena; Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen apirilaren 1eko 4/2014 Oinarrizko Legea garatzen duen uztailaren 17ko 669/2015 Errege Dekretuan aurreikusita dago babes hori.
7/2016 Legea, irailaren 30ekoa, Valentziako Erkidegoko Naturagune Babestuen abenduaren 27ko 11/1994 Legearen 15. artikulua erreformatzekoa.
61/2016 Dekretua, urriaren 7koa, honako hau aldatzen duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.2 artikulura egokitzeko: 99/2015 Dekretua, abenduaren 18koa, Epe administratiboetarako baliogabeak diren egunen 2016ko egutegia ezartzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril