1/2017 Legea, apirilaren 18koa, Lurralde espainiarretik edo Europar Batasuneko beste estatu kide batetik legez kontra ateratako kultura-ondasunak itzultzeari buruzkoa, zeinaren bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/60/EB Zuzentaraua Espainiako ordenamenduan txertatzen baita.
Ebazpena, 2017ko martxoaren 28koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Zuzendaritza Nagusiak eta Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak elkarrekin emana, honako hau aldatzen duena: 2016ko urriaren 13ko Ebazpena, Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren bidez ondasunak besterentzeko prozeduretan telematikoki parte hartzeko prozedura eta baldintzak ezartzen dituena.
Ebazpena, 2017ko apirilaren 18koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, Gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzketa-balioa kalkulatzeko 2016. urteko erreferentzia-prezioak onartzen dituen 2017ko martxoaren 30eko Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena.
Ebazpena, 2017ko apirilaren 12koa, Eusko Jaurlaritzaren Trafikoko zuzendariarena. Honen bidez, «Nafarroa-Gipuzkoa» A-15 bidean, Gipuzkoatik igarotzen den zatian, 7.500 kilogramo baino gehiagoko baimendutako gehieneko masa (BGM) daukaten salgaien garraiorako ibilgailu eta ibilgailu taldeei aldi baterako zirkulazio-murriztapena ezartzen zaie.
1/2017 Foru Legea, martxoaren 9koa, zeinaren bidez indargabetzen baita otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legea, jarduera ekonomikoetako poligonoak herrietan sustatzeko laguntzei buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril