Ur polarretan aritzen diren itsasontzientzako Nazioarteko Kodea (Kode Polarra) (MSC.385(94) eta MEPC.264(68) ebazpenen eranskinetan jasota dagoen Kode Polarraren testu bategina; ebazpenak Londresen egin ziren 2014ko azaroaren 21ean eta 2015eko maiatzaren 15ean, hurrenez hurren).
FOM/382/2017 Agindua, apirilaren 21ekoa, Espainiako portuen artean itsas bidaiak egiten dituzten bidaiari-itsasontziei aplika dakizkieken segurtasun-erregela eta -arauei buruzko uztailaren 16ko 1247/1999 Errege Dekretuaren I. eranskina aldatzen duena.
APM/383/2017 Agindua, apirilaren 21ekoa, Barietate Komertzialen Erregistroaren Erregelamendu Orokorraren I., III., IV., V. eta VII. eranskinak aldatzen dituena.
Ebazpena, 2017ko maiatzaren 4koa, Altxorraren Zuzendaritza Nagusiarena, honako honen 1. eranskina eguneratzen duena: Ebazpena, 2016ko irailaren 16koa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, Autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasunaren printzipioa definitzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril