Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Ministerio de la Presidencia Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

BOEren euskarazko gehigarria: Astelehena 15 de maiatza de 2017, 115 Zk.

Sarrerako aurkibidea

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 1346-2017 judizio aurreko arazoa, foru-arau fiskalei buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 3. a) artikulua urra dezakeen Bizkaiko Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren 29.2 artikulua dela-eta aurkeztua.

  • 231-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, apirilaren 7ko 1/2016 Euskadiko Legearen 83. artikuluaren aurkakoa; legea Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa da.

  • 1572-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2017. urterako aurrekontu orokorren abenduaren 29ko 18/2016 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriaren aurkakoa.

  • 1690-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Generalitatearen 2017ko Aurrekontuen martxoaren 28ko 4/2017 Legearen berrogeigarren xedapen gehigarriaren aurkakoa.

  • 1960-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kontsumitzaileak Zoru Klausuletatik Babesteko Presako Neurrien urtarrilaren 20ko 1/2017 Errege Lege Dekretuaren aurkakoa.

  • 2002-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Gizarte Bazterketaren Aurkako Ezohiko Neurrien uztailaren 21eko 7/2016 Extremadurako Legearen 2.a), 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. artikuluen, 12.1 artikuluaren lehenengo paragrafoaren amaieraren, lehenengo xedapen gehigarriaren eta bigarren xedapen gehigarriaren lehenengo paragrafoko azken tartekiaren aurkakoa.

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Gutun-trukea, Espainiaren eta Frantziaren artekoa, Madrilen egina 2016ko uztailaren 15ean eta 2017ko urtarrilaren 27an, Baionako Marinako komandantearen eskumenak Pirinio Atlantikoetako departamenduaren Itsasoko eta Itsasbazterreko ordezkariari eskualdatzea onartzen duena, Bidasoan eta Higer badian arrantzatzeko Espainiak eta Frantziak 1959ko uztailaren 14an egindako hitzarmenaren esparruan.

JUSTIZIA MINISTERIOA

DEFENTSA MINISTERIOA

OGASUNEKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • HFP/417/2017 Agindua, maiatzaren 12koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoaren bidez balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro-liburuak nola eraman —abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren bidez onartutako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.6 artikuluan ezarria— garatzen duten zehaztapen arauemaile eta teknikoak arautzen dituena eta beste zerga-arau batzuk aldatzen dituena.

ENERGIA, TURISMO ETA AGENDA DIGITALEKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2017ko maiatzaren 9koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, Kanalizazio bidezko petrolio-gas likidotuen salmenta-prezio berriak —zergak aplikatu aurrekoak— argitaratzen dituena.

  • Ebazpena, 2017ko maiatzaren 9koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, Ontziratutako petrolio-gas likidotuen gehienezko salmenta-prezio berriak —zergak aplikatu aurrekoak— argitaratzen dituena, betiere ontziak 8 kg edo gehiagokoak eta 20 kg baino gutxiagokoak badira, petrolio-gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahasketa-ontziak kanpoan utzita.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril