Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Astelehena 15 de maiatza de 2017, Zk. 115

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 1346-2017 judizio aurreko arazoa, foru-arau fiskalei buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 3. a) artikulua urra dezakeen Bizkaiko Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren 29.2 artikulua dela-eta aurkeztua.

  • 231-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, apirilaren 7ko 1/2016 Euskadiko Legearen 83. artikuluaren aurkakoa; legea Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa da.

  • 1572-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2017. urterako aurrekontu orokorren abenduaren 29ko 18/2016 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriaren aurkakoa.

  • 1690-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Generalitatearen 2017ko Aurrekontuen martxoaren 28ko 4/2017 Legearen berrogeigarren xedapen gehigarriaren aurkakoa.

  • 1960-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kontsumitzaileak Zoru Klausuletatik Babesteko Presako Neurrien urtarrilaren 20ko 1/2017 Errege Lege Dekretuaren aurkakoa.

  • 2002-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Gizarte Bazterketaren Aurkako Ezohiko Neurrien uztailaren 21eko 7/2016 Extremadurako Legearen 2.a), 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. artikuluen, 12.1 artikuluaren lehenengo paragrafoaren amaieraren, lehenengo xedapen gehigarriaren eta bigarren xedapen gehigarriaren lehenengo paragrafoko azken tartekiaren aurkakoa.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril