Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 6 de uztaila de 2017, Zk. 160

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Administrazio-akordioa, Espainiako Erresumako Defentsako ministroaren eta Frantziako Errepublikako Defentsako ministroaren artekoa, hidrografiaren eta itsas kartografiaren arloko lankidetzari buruzkoa, Bresten egina 2006ko ekainaren 15ean.

LEHENDAKARITZAKO ETA LURRALDE ADMINISTRAZIOETARAKO MINISTERIOA

  • 582/2017 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Fernando Magallaesek eta Juan Sebastian Elkanok munduari lehenengo bira eman zioteneko espedizioaren V. mendeurrena ospatzeko Batzorde Nazionala sortzen eta arautzen duena.

EKONOMIA, INDUSTRIA ETA LEHIAKORTASUN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2017ko uztailaren 4koa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, autonomia-erkidegoen eta toki-entitateen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasuneko printzipioa definitzen duena.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

  • Ebazpena, 2017ko ekainaren 29koa, Segurtasun Sailaren Trafiko Zuzendaritzarena. Horren bidez, hiru metrotik gorako zabalera eta/edo 20,55 metrotik gorako luzera dutela, zirkulazio baimen osagarri bat erabiliz zirkulatzen duten ibilgailu bereziei eta garraio bereziko erregimenaren menpeko ibilgailuei aldi baterako zirkulazio-murriztapena ezartzen zaie, N-240 errepidean, 50,500 eta 55,800 kilometro-puntuen artean, eta N-240tik AP-8ra sartzeko zein AP-8tik N-240ra sartzeko adarretan.

KATALUNIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

KANARIETAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

  • 1/2017 Legea, martxoaren 17koa, Emakumeei genero indarkeriaren aurka babes integrala emateko eta indarkeria mota horri aurrea hartzeko apirilaren 8ko 16/2003 Legea aldatzekoa.

  • 2/2017 Legea, martxoaren 24koa, martxoaren 26ko 5/2015 Legea aldatzen duena jarduerak hasteko baimena eskatzeko epeari dagokionez —legeak "Universidad Internacional de Canarias" unibertsitate pribatua aitortzen du, zeinaren egoitza Las Palmas Kanaria Handikoan baitago— eta haren izena aldatzen duena aurrerantzean «Universidad del Atlántico Medio» izan dadin.

  • 3/2017 Legea, apirilaren 26koa, Kanarietako Autonomia Erkidegoko desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza-txakurrena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril