Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 27 de iraila de 2017, Zk. 233

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • Eskumen-gatazka positiboa, 3977-2017 zenbakikoa, martxoaren 17ko 264/2017 Errege Dekretuaren 7. artikuluaren 1. eta 5. zenbakiekin, 9. artikuluaren 3. zenbakiarekin, 10. artikuluaren lehen paragrafo eta 2. zenbakiaren k) letrarekin, 12. artikuluaren 1., 2., 4. eta 7. zenbakiekin, 14.artikuluaren 2. zenbakiarekin, 15. artikuluaren 2. zenbakiarekin eta 20. artikuluarekin loturik. Errege Dekretu horrek goi-tentsioko linea elektrikoak abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuak —abifauna babesteko neurriak ezarri zituen, goi-tentsioko linea elektrikoekin talka egin ez dezan eta elektrokutatu ez dadin— ezarritako baldintzetara egokitzeko behar den finantzaketarako oinarri arautzaileak ezarri zituen.

  • 3649-2017 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Konstituzioaren 149.1.18 artikulua, 36. eta 149.1.1 artikuluekin loturikoari dagokionez, urratzen duten Kantabriako Profesionalen Elkargoaren martxoaren 16ko 1/2001 Kantabriako Legearen 17.2 artikuluaren 2. eta 3. paragrafoak —abenduaren 29ko 5/2011 Legeak emandako idazkeran— direla-eta aurkeztua.

  • 4007-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Enplegua Aktibatzeko Programa luzatu eta aldatzen duen apirilaren 28ko 7/2017 Errege Lege Dekretuaren artikulu bakarraren Bi zenbakian «ondoren, Enplegu Zerbitzu Publikoak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari emango dio egiaztagiri ziurtatuaren berri» dioen tartekiaren, Hiru eta Bost zenbakien eta azken xedapenetatik lehenaren aurkakoa.

  • 4061-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Valentziako Erkidegoaren ordezkari arituko diren senatarien izendapenaren uztailaren 7ko 9/2010 Valentziako Legea aldatzeko urriaren 28ko 10/2016 Valentziako Legearen artikulu bakarraren honako hauen aurkakoa: Bat, «eta errebokatzea» dioen tartekiarekin loturik, 9/2010 Legearen 1. artikuluaren idazketa berrian sartzen baita; Hiru, 9/2010 Legearen 13.3 artikuluari ematen zaion idazketa berriarekin loturik; Lau, 9/2010 Legearen 14.5 artikuluari ematen zaion idazketa berriarekin loturik; Bost, 9/2010 Legean 14.bis artikulua sartzearekin loturik; Zazpi, 9/2010 Legearen 16. artikuluaren 2. eta 3. zenbakiei idazketa berria ematearekin loturik. Eta Valentziako 10/2016 Legearen xedapen iragankor bakarraren aurkakoa.

  • 4063-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Pertsona juridikoen aktibo ez-produktiboen gaineko zergaren maiatzaren 9ko 6/2017 Kataluniako Generalitatearen Legearen 3.1 artikuluaren a) eta b) letren eta 6. artikuluaren «berezko nortasun juridiko propioa izan gabe unitate ekonomikoa edo zergapetuko daitekeen ondare bereizia eratzen duten entitateak, zerga-araudi orokorrean zergapeko gisa definituak» tartekiaren aurkakoa.

  • Xedapen autonomikoak aurkaratzea (KALOaren V. titulua), 4332-2017 zenbakikoa, Kataluniako Parlamentuaren 807/XI Ebazpenaren aurkakoa; ebazpen horren bidez, Kataluniako hauteskunde-sindikaturaren kideak izendatu dira Autodeterminazio Erreferendumaren irailaren 6ko 19/2017 Kataluniako Parlamentuaren Legearen azken xedapenetatik hirugarrenaren babespean.

LEHENDAKARITZAKO ETA LURRALDE ADMINISTRAZIOETARAKO MINISTERIOA

  • PRA/905/2017 Agindua, irailaren 21ekoa, otsailaren 17ko 115/2017 Errege Dekretuaren I. eta II. eranskinak aldatzen dituena; errege-dekretu horren bidez, gas fluordunen eta haietan oinarritutako ekipamenduen merkaturatzea eta manipulazioa eta halakoak erabiltzen dituzten profesionalen egiaztatzea arautzen dituena eta gas fluordunak isurtzea berekin dakarten jarduerak hartzen dituzten instalazioetarako betekizun teknikoak ezartzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril