Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Astelehena 4 de abendua de 2017, Zk. 294

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 4063-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Pertsona juridikoen aktibo ez-produktiboen gaineko zergaren maiatzaren 9ko Kataluniako Generalitatearen 6/2017 Legearen 3.1 artikuluaren a) eta b) letren eta 6. artikuluaren Ā«berezko nortasun juridiko propioa izan gabe unitate ekonomikoa edo zergapetu daitekeen ondare bereizia eratzen duten entitateak, zerga-araudi orokorrean zergapeko gisa definituakĀ» tartekiaren aurkakoa.

  • 5003-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kalamu Kontsumitzaileen Elkarteen uztailaren 6ko Kataluniako Parlamentuaren 13/2017 Legearen aurkakoa.

  • 5284-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Zibersegurtasun Agentziaren uztailaren 25eko 15/2017 Legearen aurkakoa.

  • 5333-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Bederatzi eserleku arteko bidaiarien garraiorako zerbitzuak antolatzeko presako neurrien abuztuaren 1eko Kataluniako Generalitatearen 5/2017 Lege Dekretuaren 1. artikuluaren aurkakoa

  • 5334-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Klima Aldaketaren abuztuaren 1eko Kataluniako Generalitatearen 16/2017 Legearen zenbait xedapenen aurkakoa.

  • 5424-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Valentziako Erkidegoan energia-pobrezia arindu eta murrizteko otsailaren 3ko Valentziako 3/2017 Legeak elektrizitate eta gasaren horniketaz 3. artikuluan dioenaren aurkakoa.

  • 5425-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Valentziako Erkidegoko Etxebizitzaren Funtzio Sozialari buruzko otsailaren 3ko Generalitatearen 2/2017 Legearen aurkakoa.

  • 5462/2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Balear Uharteetan Zezenketak Arautzeko eta Animaliak Babesteko abuztuaren 3ko 9/2017 Legearen zenbait xedapenen aurkakoa.

  • 5240-2017 eskumen-gatazka positiboa, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 8.2 artikuluaren b), c), f), g), h), i) (parte-hartzaileen betebeharrak izan ezik) eta j) letrak, 22.3 artikulua, 23.3 artikuluaren 2. zenbakia, 28.1 artikuluaren 4. zenbakia, 32.2 artikuluaren azken tartekia eta laugarren xedapen gehigarriaren 1. zenbakia dela-eta aurkeztua; errege-dekretu horren bidez, Lan-arloko Enplegurako Lanbide-heziketaren Sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen da.

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Administrazio-akordioa, 2017-2018 aldirako, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Espainiako Ministerioaren eta Osasunaren Mundu Erakundearen artekoa, giza organo, zelula eta ehunak ematearen eta transplantatzearen arloko lankidetza-jarduerak burutzekoa, Espainiako Erresumaren eta Osasunaren Mundu Erakundearen arteko 2001eko irailaren 12ko lankidetzarako esparru-akordioaren babespean. Administrazio-akordioa Madrilen eta Genevan sinatu zen 2017ko urriaren 30ean.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril