Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Ministerio de la Presidencia Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 22 de abendua de 2017, 310 Zk.

Sarrerako aurkibidea

I. Xedapen orokorrak

GORTE NAGUSIAK

  • Ebazpena, 2017ko abenduaren 13koa, Diputatuen Kongresuarena, azaroaren 24ko 18/2017 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena. Errege lege-dekretu horrek Merkataritza Kodea, Kapital Sozietateen Legearen testu bategina —uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua— eta Kontu Auditoretzaren uztailaren 20ko 22/2015 Legea aldatzen ditu informazio ez-finantzarioari eta dibertsitateari buruzko informazioari dagokienez.

  • Ebazpena, 2017ko abenduaren 13koa, Diputatuen Kongresuarena, azaroaren 24ko 19/2017 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena. Errege lege-dekretu hori oinarrizko ordainketa-kontuena, ordainketa-kontuen lekualdatzearena eta komisioen konparagarritasunarena da.

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

OGASUNEKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • 1010/2017 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren egitura organikoa eta eginkizunak ezartzen dituen eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia partez aldatzen duen abenduaren 13ko 2583/1996 Errege Dekretua aldatzen duena.

  • HFP/1258/2017 Agindua, abenduaren 5ekoa, Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kudeaketan aplikatu beharreko batez besteko salmenta-prezioak onartzen dituena.

NEKAZARITZA, ARRANTZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • APM/1259/2017 Agindua, abenduaren 20koa, ekainaren 27ko 550/2014 Errege Dekretuaren I. eranskina aldatzen duena. Errege-dekretu horrek Lehentasunezko Elkarteak aitortzeko baldintzak eta prozedura garatzen ditu, bai eta horiek Lehentasunezko Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribatu eta erregistrotik baja ematekoak ere; erregistro hori Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatiben eta beste elkarte batzuen integrazioa sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legean aurreikusi zen.

ASTURIASKO PRINTZERRIKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

MURTZIAKO ESKUALDEKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

ARAGOIKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA

BALEAR UHARTEETAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

  • 10/2017 Legea, azaroaren 22koa, Balear Uharteetako ospitaleen sare publikoa sortzeko eta arreta espezializatuko zentro pribatuak harekin lotzeko prozedura ezartzeko ekainaren 14ko 3/2013 Lege Dekretua aldatzen duena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril