Ebazpena, 2017ko abenduaren 13koa, Diputatuen Kongresuarena, azaroaren 24ko 18/2017 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena. Errege lege-dekretu horrek Merkataritza Kodea, Kapital Sozietateen Legearen testu bategina —uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua— eta Kontu Auditoretzaren uztailaren 20ko 22/2015 Legea aldatzen ditu informazio ez-finantzarioari eta dibertsitateari buruzko informazioari dagokienez.
Ebazpena, 2017ko abenduaren 13koa, Diputatuen Kongresuarena, azaroaren 24ko 19/2017 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena. Errege lege-dekretu hori oinarrizko ordainketa-kontuena, ordainketa-kontuen lekualdatzearena eta komisioen konparagarritasunarena da.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril