Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 1 de abuztua de 2018, Zk. 185

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Espainiako Erresumaren eta Marokoko Erresumaren arteko elkarketa estrategikoaren hitzarmena eta haren artikulu batzuen interpretaziorako hitzezko agiri-trukea indarrean jartzea; hitzarmen hori garapenaren eta kultur, hezkuntza eta kirol lankidetzaren arlokoa da, Rabaten "ad referendum" egina 2012ko urriaren 3an.

SUSTAPEN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2018ko uztailaren 31koa, Garraioko Idazkaritza Nagusiarena, Ministro Kontseiluaren 2018ko uztailaren 27ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, Menorca-Madril aire-ibilbiderako zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen dira.

NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA MINISTERIOA

  • 861/2018 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, Oliba-olioaren eta mahaiko oliben sektoreetan derrigorrezko diren aitorpenen arloko oinarrizko araudia ezartzen duena eta Mahasgintzako Ekoizpen Ahalmena Arautzen duen uztailaren 28ko 772/2017 Errege Dekretua aldatzen duena.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA BERDINTASUNEKO MINISTERIOA

  • 902/2018 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, honako hauek aldatzen dituena: 140/2003 Errege Dekretua, otsailaren 7koa, Giza kontsumorako uren kalitatearekin loturiko osasun irizpideak ezartzen dituena; 1798/2010 Errege Dekretuak eta 1799/2010 Errege Dekretuak xedatzen dituzten analisi-metodoen gaineko espezifikazioak. Abenduaren 30eko 1798/2010 Errege Dekretuak giza kontsumorako ontziratutako ur mineral naturalen eta iturburuko uren ustiapena eta merkaturatzea arautzen ditu, abenduaren 30eko 1799/2010 Errege Dekretuak, berriz, giza kontsumorako prestatutako eta ontziratutako uren lantze prozesua eta merkaturatzea.

  • 951/2018 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, Familia-errenta eta -ondarearen atalaseak eta ikasketetarako beken eta laguntzen zenbatekoak ezartzen dituena 2018-2019 ikasturterako, eta Ikasteko beka eta laguntza pertsonalizatuen araubidea ezartzen duen abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretua aldatzen duena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril