Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 8 de iraila de 2018, Zk. 218

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

GOBERNUKO LEHENDAKARITZA

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 4261-2018 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen zenbait artikuluren aurkakoa; lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egin zen.

  • 4449-2018 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, honako honen 14.1.u) artikuluaren aurkakoa: 10/2017 Legea, azaroaren 30ekoa, Aragoiko hiriburua izateagatik Zaragoza udalerriak duen araubide bereziarena.

  • 4314-2018 konstituzio-kontrakotasuneko barne-arazoa, ustez Espainiako Konstituzioaren 14., 17. eta 24.2 artikuluak urratzen dituen Botere Judizialaren Lege Organikoaren 294.1 artikuluaren «egotzitako egitatea izan ez zelako» eta «arrazoi beragatik» tartekiak direla-eta.

  • 3790-2018 judizio aurreko arazoa, foru-arau fiskalei buruzkoa, ustez Espainiako Konstituzioaren 9.3 artikulua urratzen duen Arabako Batzar Nagusien Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruzko uztailaren 9ko 24/2014 Foru Arauaren azken xedapenetako lehenengoa dela-eta.

OGASUN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2018ko irailaren 7koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako tabako- eta tinbre-saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

  • Huts-zuzenketa, honako honena: Ebazpena, 2018ko abuztuaren 31koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Monopolioaren eremuko tabako- eta tinbre-saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

LURRALDE POLITIKAKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO MINISTERIOA

  • 1114/2018 Errege Dekretua, irailaren 7koa, Merkataritza-banaketako establezimenduetan teknologia alternatiboak –atmosfera berotzeko botere handia duten gas fluoratuen ordezkoak– baliatzen dituzten hozte-instalazioak ezartzeko diru-laguntzak zuzenean ematea arautzen duena (PIMA FRÍO plana).

EKONOMIA ETA ENPRESA MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2018ko irailaren 6koa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiarena, honako honen 1. eranskina eguneratzen duena: 2017ko uztailaren 4ko Ebazpena, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, Autonomia-erkidegoen eta toki-entitateen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasunaren printzipioa definitzen duena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril