Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 30 de urria de 2018, Zk. 262

I. Xedapen orokorrak

OGASUN MINISTERIOA

  • 1337/2018 Errege Dekretua, urriaren 29koa, zeinak aldatzen baitu autobideak emakida-araubidean eraiki, onik zaindu eta ustiatzeko klausula orokorren agiria –urtarrilaren 25eko 215/1973 Dekretuak onartua– apirilaren 25eko 286/2014 Errege Dekretuak ezarritakoari egokitzeko. Apirilaren 25eko errege-dekretu horren bidez, irizpideak ezarri ziren Estatuaren errepide-sareko emakida-araubideari jarraituz kudeatzen diren autobideetan salgaien garraiorako zenbait ibilgailuri aplikatuko zaizkien bidesariak zehazteko.

NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA MINISTERIOA

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO MINISTERIOA

  • 1339/2018 Errege Dekretua, urriaren 29koa, honako hau garatzen duena: 16/2017 Errege Lege Dekretua, azaroaren 17koa, Hidrokarburoak itsas ingurunean ikertzeko eta ustiatzeko segurtasun-xedapenak ezartzen dituena.

OSASUNEKO, KONTSUMOKO ETA GIZARTE ONGIZATEKO MINISTERIOA

  • 1340/2018 Errege Dekretua, urriaren 29koa, Autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melillako hiriei emango zaizkien zuzeneko diru-laguntzen araubide berezia onartzen duena; 2018an hartu dituzten eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrei arreta emateko emango zaizkie laguntza horiek.

  • 1341/2018 Errege Dekretua, urriaren 29koa, Mugikortasun-sorospena eta garraio-gastuetarako konpentsazioa mantentzeko neurri iragankorrak ezartzen dituena desgaitasuna duten pertsonen alde.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2018ko urriaren 3koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salako Hirugarren Atalarena, ekainaren 10eko IET/980/2016 Aginduaren aurka jarritako 1/4914/16 errekurtsoa zati batean baiesten duena; agindu horren bidez, energia elektrikoaren banaketa-enpresentzako 2016ko ordainsariak ezarri ziren.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril