Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 22 de abendua de 2018, Zk. 308

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 25/2018 Errege Lege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Ikatz-meatzaritzaren trantsizio zuzenerako eta meatze-eskualdeen garapen jasangarrirako presako neurriena.

DEFENTSA MINISTERIOA

OGASUN MINISTERIOA

  • 1461/2018 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duena familia egoera dela-eta kuota diferentzialean aplikatuko diren kenkarien arloan, bai eta aitorpena egiteko betebeharraren, konturako ordainketen, biziarteko errenta aseguratuen eta erregistro betebeharren arloan ere; erregelamendu hori martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.

  • HAC/1363/2018 Agindua, azaroaren 28koa, uztailaren 5eko EHA/1881/2011 Agindua aldatzen duena. Uztailaren 5eko agindu horren bidez, jolas-jarduerei buruzko zergaren autolikidaziorako 763 eredua onartu zen urteko edo urte anitzeko jarduerei dagokienez, eredua nola aurkeztu eta horretarako epeak zehaztu ziren, eta haren inguruko baldintza orokorrak eta telematikoki aurkezteko prozedura arautu ziren, bai eta ekainaren 28ko EHA/2027/2007 Agindua aldatu ere; ekainaren 28ko agindu horren bidez, partzialki garatu zen Diru Bilketarako Erregelamendu Orokorra onartu zuen ekainaren 29ko 939/2005 Errege Dekretua Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren diru-bilketaren kudeaketan laguntza-zerbitzua ematen duten kreditu entitateei dagokienez.

  • HAC/1364/2018 Agindua, abenduaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baitira tokiko kontabilitatearen eredu arruntaren eta sinplifikatuaren jarraibideei erantsitako tokiko kontuen planak; jarraibide horiek irailaren 20ko HAP/1781 eta 1782/20013 aginduen bidez onartu ziren.

  • HAC/1365/2018 Agindua, abenduaren 12koa, Tabako-produktuen trazabilitatearekin eta segurtasun neurriekin loturiko arau teknikoak onartzen dituena ekainaren 9ko 579/2017 Errege Dekretuaren 21. eta 22. artikuluek xedatutakoa garatzeko. Errege-dekretu horren bidez, tabako-produktuak eta haiekin lotutako produktuak fabrikatu, aurkeztu eta merkaturatzearekin zerikusia duten zenbait alderdi arautu ziren.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA BERDINTASUNEKO MINISTERIOA

  • 1463/2018 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, EFE, SME, SAU, agentziari enkargatu zaion Estatuaren titulartasuneko berri-zerbitzu publikoaren betebeharrak eta zerbitzua emateagatik jasoko duen konpentsazio ekonomikoa garatzen dituena.

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO MINISTERIOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril