1433/2018 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, uztailaren 22ko 1098/2011 Errege Dekretua aldatzen duena. 1098/2011 Errege Dekretuaren bidez, «SAPA OPERACIONES, SL» enpresari zuzenean mailegu bat emateko arauak ezarri ziren, enpresak logika bitarreko teknologia gara eta aplika dezan ibilgailu zibil eta militar katedunentzako edo gurpildunentzako transmisioetan erabiltzeko.
Ebazpena, 2019ko urtarrilaren 8koa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiarena, honako honen 1. eranskina eguneratzen duena: 2017ko uztailaren 4ko Ebazpena, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, Autonomia-erkidegoen eta toki-entitateen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa zaien finantza-zuhurtasunaren printzipioa definitzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril