Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 6 de martxoa de 2019, Zk. 56

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 976-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Aragoiko Gorteen Aragoiko Eskubide Historikoak Eguneratzeko ekainaren 28ko 8/2018 Legearen honako artikulu eta xedapen hauen aurkakoa: 1.1, 1.2, 2.1, 2.2 (d) eta e) apartatuak [azken horretan soilik «hitzarmen» aipamenari dagokionez]), 3, 4, 5.1, 5.2.b), 7.1.c), 9, 10.1, 13, 14.etik 22.era artekoak, 25, 26.1, 26.2 eta 26.3, 27, 32.a), 33.5, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriak eta azken xedapenetako hirugarrena.

  • 688-2019 konstituzio-kontrakotasuneko barne-arazoa, ustez Espainiako Konstituzioaren 14. artikulua urratzen duen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuko hirugarren arauaren c) letra dela-eta (Lanaldi partzialeko langileak babesteko eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste premiazko neurri batzuei buruzko abuztuaren 2ko 11/2013 Errege Lege Dekretuaren 5.2 artikuluak emandako idazkera kontuan hartuta). Testu bategin hori ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.

  • 259-2019 eskumen-gatazka positiboa, Sektore publikoko gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren honako artikulu eta xedapena hauek direla-eta aurkeztua: 8.3 (a eta b letrak), 10.2, 11, 12, 13, 15.3, 16 (1., 2. eta 3. apartatuak), 17.4, 19 (1., 2. [soilik atal erantzulearen aipamenari dagokionez] eta 3. apartatuak), 20.2.b (soilik atal erantzulearen aipamenari dagokionez), bigarren xedapen gehigarria (legebiltzar autonomikoei buruzkoa) eta xedapen iragankor bakarra.

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Behin-behineko aplikazioa, Europako Batzordeak, Europako GNSSren Agentziak eta Espainiako Erresumak Galileoren Segurtasuna Gainbegiratzeko Zentroaren Sostengu Zentroa ostatatzeko egindako akordioarena; akordioa Madrilen eta Bruselan egin zen, 2019ko urtarrilaren 21ean.

OGASUN MINISTERIOA

  • HAC/235/2019 Agindua, otsailaren 25ekoa, honako hau aldatzen duena: HAP/369/2015 Agindua, otsailaren 27koa, 586 eredua ("Berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen laburpen-deklarazioa") onartu, eredua aurkezteko modua eta prozedura ezarri, eta apirilaren 29ko HAP/685/2014 Aginduaren III. eranskinean jasotako zergaren jarduera-gakoak aldatzen dituena. HAP/685/2014 Aginduaren bidez, 587 eredua («Berotegi-efektuko gas fluordunei buruzko zerga. Autolikidazioa») onartu eta aurkezteko modua eta prozedura ezarri ziren.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA BERDINTASUNEKO MINISTERIOA

  • PCI/236/2019 Agindua, otsailaren 28koa, honako hau aldatzen duena: PRE/1720/2012 Agindua, uztailaren 20koa, Aireontzi militarren erregistroa eta matrikulazioa eta haien izendapen militarra ezartzeko prozedura arautzen dituena.

  • PCI/237/2019 Agindua, martxoaren 4koa, "Universo Mujer II" izeneko aparteko interes publikoko programari laguntzeko programa gauzatzeaz arduratuko den administrazio-organoa sortzeko dena.

  • PCI/238/2019 Agindua, martxoaren 4koa, "Nuevas Metas" izeneko aparteko interes publikoko programari laguntzeko programa gauzatzeaz arduratuko den administrazio-organoa sortzeko dena.

  • PCI/239/2019 Agindua, martxoaren 4koa, "Deporte Inclusivo" izeneko aparteko interes publikoko programari laguntzeko programa gauzatzeaz arduratuko den administrazio-organoa sortzeko dena.

  • PCI/240/2019 Agindua, martxoaren 4koa, "Plan 2020 de Apoyo al Deporte de Base II" izeneko aparteko interes publikoko planari laguntzeko programa gauzatzeaz arduratuko den administrazio-organoa sortzeko dena.

HAUTESKUNDE-BATZORDE ZENTRALA

  • 3/2019 Instrukzioa, martxoaren 4koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, 2019ko apirilaren 28ko hauteskunde orokorrak eta 2019ko maiatzaren 26ko toki- eta autonomia-hauteskundeak eta Europakoak bateratsu izateak hauteskunde-kanpaina arautzeari dagokionez dituen ondorioei buruzkoa.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril