Zuzenketak, 2017koak, Solteko Zama Solidoetarako Nazioarteko Itsas Kodeari (IMSBC Kodea) eginak Londresen 2017ko ekainaren 15ean, MSC.426(98) Ebazpenaren bidez.
92/2019 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, Musikako irakaskuntza profesionaletan "Asturianada" espezialitatea sortu eta espezialitate horren curriculumaren oinarrizko alderdiak ezartzen dituena.
93/2019 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, Zelulen kultiboa izeneko espezializazio-ikastaroa ezartzen duena, curriculumaren oinarrizko ezaugarriak ezartzen dituena eta otsailaren 19ko 74/2018 Errege Dekretua aldatzen duena; Otsailaren 19ko errege-dekretu horren bidez sistema aeronautikoen egituraketa instalazioak muntatzeko teknikariaren titulua ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dira.
94/2019 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, Audiodeskribapenak eta azpitituluak izeneko espezializazio-ikastaroa ezartzen duena eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena.
Ebazpena, 2019ko martxoaren 11koa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, urriaren 9ko ITC/2877/2008 Aginduaren eranskinean biopropanoa sartzen duena; agindu horrek bioerregaien eta garraiorako beste erregai berriztagarri batzuen erabilera sustatzeko mekanismo bat ezartzen du.
Ebazpena, 2019ko martxoaren 12koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, Harrikatz bituminosoari, fuel-olioari, diesel-olioari eta gasolioari aplikatu beharreko produktuaren prezioak eta zerga bereziak ezartzen dituena; zerga eta prezio horiek aplikatuko dira 2018ko bigarren seihilekoaren likidazioan penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoetan.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril