HAC/481/2019 Agindua, martxoaren 26koa, Barneko administrazio-agiri elektronikoa eta 525 eredua («Produktuarekin batera joan behar duen barneko larrialdi-agiria") nola bete behar diren agintzen duten arauak onartzen dituena; bi agiriok fabrikazio-zerga berezien peko produktuen zirkulazioan dira aplikatzekoak, barneko lurralde-eremuan.
302/2019 Errege Dekretua, apirilaren 26koa, Erretiro-pentsio kontributiboaren eta arte-sorkuntzako jardueraren bateragarritasuna arautzen duena abenduaren 28ko 26/2018 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetako bigarrena garatzeko; errege lege-dekretu horren bidez, presako neurriak onartzen dira arte-sorkuntzari eta zinematografiari buruz.
309/2019 Errege Dekretua, apirilaren 26koa, Higiezin Kredituko Kontratuak Arautzen dituen martxoaren 15eko 5/2019 Legea partzialki garatzen duena eta finantza-arloko beste neurri batzuk hartzen dituena.
313/2019 Errege Dekretua, apirilaren 26koa, honako hau aldatzen duena: 872/2017 Errege Dekretua, irailaren 29koa, Guardia Zibilaren plantilla ezartzen duena 2017-2021 eperako.
ECE/482/2019 Agindua, apirilaren 26koa, honako hauek aldatzen dituena: EHA/1718/2010 Agindua, ekainaren 11koa, Banku Zerbitzu eta Produktuen Publizitatea Arautu eta Kontrolatzekoa, eta EHA/2899/2011 Agindua, urriaren 28koa, Gardentasunekoa eta Banku Zerbitzuen Bezeroa Babestekoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril