Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 30 de apirila de 2019, Zk. 103

I. Xedapen orokorrak

JUSTIZIA MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2019ko apirilaren 29koa, Idazkariordearena, zeinaz Ministro Kontseiluaren 2019ko apirilaren 26ko Erabakia argitaratzen baita, Mauthausenen eta beste esparru batzuetan deportatutako eta hildako espainiarrak eta nazismoaren biktima espainiar guztiak omentzeko eguna ezartzeari buruzkoa.

OGASUN MINISTERIOA

  • HAC/484/2019 Agindua, apirilaren 9koa, Zerga Berezien Erregelamenduaren 26. artikuluak zigarretentzako eta biltzeko tabako xehearentzako marka fiskalei buruz xedatutakoa garatzeko arauak onartzen dituena; uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori.

  • HAC/485/2019 Agindua, apirilaren 12koa, 2018ko zergaldirako etekin garbiaren indizeak murrizten dituena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren metodoa ezartzen zaien eta salbuespenezko hainbat egoeraren eragina jasaten duten nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueretan aplikatzekoak.

LANEKO, MIGRAZIOETAKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA

  • 301/2019 Errege Dekretua, apirilaren 26koa, Espainiako Gurutze Gorriari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena, hark 2019an Espainiako kostaldera edo lurreko mugetatik Ceuta eta Melilla hirietara iritsitako immigranteak artatzeko programa aurrera eraman dezan.

  • 303/2019 Errege Dekretua, apirilaren 26koa, Espainiako Gurutze Gorriari, Errefuxiatuak Laguntzeko Espainiako Batzordeari eta Asociación Comisión Católica Española de Migración erakundeari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena, nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak hartu eta integratzeko sistema nazionalaren barruko lehen harrera indartzeko.

  • 304/2019 Errege Dekretua, apirilaren 26koa, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioak (UNHCR) Espainian duen ordezkaritzari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena, hark 2019an nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak integratzeko programa bat gara dezan.

  • 305/2019 Errege Dekretua, apirilaren 26koa, 2019ko aurrekontu-ekitaldian enpleguaren alorrean eta enplegurako lanbide-heziketaren alorrean zuzeneko zenbait dirulaguntza ematea arautzen duena.

INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • 306/2019 Errege Dekretua, apirilaren 26koa, honako hau aldatzen duena: Marken abenduaren 7ko 17/2001 Legea exekutatzeko Erregelamendua, uztailaren 12ko 687/2002 Errege Dekretuaren bidez onartua.

NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA MINISTERIOA

  • APA/486/2019 Agindua, apirilaren 26koa, zeinaz luzatzen baita 2020ko finantza-ekitaldirako finantzaketa-beharren jakinarazpena aurkezteko epea, azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 33. artikuluaren 1. apartatuan ezarria; errege-dekretu hori Espainiako mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko 2019-2023 programako neurriak aplikatzekoa da.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA BERDINTASUNEKO MINISTERIOA

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO MINISTERIOA

  • 316/2019 Errege Dekretua, apirilaren 26koa, honako hau aldatzen duena: 616/2017 Errege Dekretua, ekainaren 16koa, karbono-isurketa gutxiko ekonomiara pasatzea ahalbidetzen duten toki-entitateen proiektu bereziei 2014-2020ko hazkunde jasangarriaren FEDER programa operatiboaren esparruaren barruan zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena.

  • 317/2019 Errege Dekretua, apirilaren 26koa, 2021-2025eko aldian emisio-eskubideak salerosteko araubidean parte hartzearen pareko arintze-neurria zehazten duena eta gas gutxi isurtzen duten instalazioak berotegi-efektuko gasen emisio-eskubideak salerosteko araubidetik baztertzeko zenbait alderdi arautzen dituena.

  • TEC/490/2019 Agindua, apirilaren 26koa, honako hau aldatzen duena: IET/2660/2015 Agindua, abenduaren 11koa, ibilgetuaren elementu bakoitzeko inbertsioaren, eragiketen eta mantentze-lanen erreferentziazko unitateko balioak eta instalazio tipoak eta araututako beste zeregin batzuen ordainsarien unitateko balioak onartzen dituena, zeinak erabiliko baitira energia elektrikoa banatzen duten enpresen ordainsaria kalkulatzeko, eta hazkunde begetatiboaren definizioa nahiz potentziaren igoera nabarmenarena eta lokalak erabili eta erreserbatzeagatiko konpentsazioak ezartzen dituena.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2019ko martxoaren 26koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 1/74/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa partzialki baiesten duena; Eléctrica Sestelo y Cia (Sestelo) enpresak aurkeztu zuen errekurtsoa, entitate horrek berak ekainaren 10eko IET/980/2016 Aginduaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoari administrazio-isiltasunez eman zitzaion presuntziozko ezespenaren aurka, eta, gerora, berraztertze-errekurtsoa partzialki baiesten duen 2018ko otsailaren 14ko ebazpen espresura zabaldu zuen. IET/980/2016 Aginduaren bidez, energia elektrikoaren banaketa-enpresen 2016ko ordainsaria ezarri zen.

  • Epaia, 2019ko martxoaren 26koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz partzialki baiesten baita 1/73/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Saltos del Cabrera SL enpresak ekainaren 10eko IET/980/2016 Aginduaren aurka jarria; agindu horren bidez, energia elektrikoaren banaketa-enpresen 2016ko ordainsaria ezarri zen.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril