Huts-zuzenketa, agindu honena: FOM/82/2019 Agindua, urtarrilaren 21ekoa, Palma Mallorcako eta Eivissako aireportuetako koordinazio-batzordeak eratzen dituena.
283/2019 Errege Dekretua, apirilaren 22koa, Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena.
TMS/513/2019 Agindua, apirilaren 25ekoa, apirilaren 5eko TIN/866/2010 Agindua aldatzen duena; TIN/866/2010 Aginduaren bidez, Gizarte Segurantzako laneko istripu eta laneko gaixotasun profesionalen mutuek eta haien entitate eta zentro mankomunatuek finantza-entitateekin kontratatutako diruzaintza-zerbitzuen kudeaketari dagokionez Gizarte Segurantzarekiko lankidetzan jarraitu behar dituzten irizpideak arautzen dira.
APA/514/2019 Agindua, apirilaren 26koa, Lehorreratzeko betebeharraren salbuespena aplikatzeko eta arrantza-aparailuen selektibitatea hobetzeko arauak ezartzen dituena.
APA/515/2019 Agindua, apirilaren 26koa, agindu honen hutsak zuzentzen dituena: APA/441/2019 Agindua, apirilaren 9koa, zeinak AAA/2536/2015 Agindua aldatzen baitu, azaroaren 30ekoa, Kanarietako Arrantzategi Nazionalean erroldatutako ontzietarako itsas arrantzaren aparailuak eta modalitateak arautzen dituena eta haiek kudeatzeko plan bat ezartzen duena.
TFP/516/2019 Agindua, apirilaren 30ekoa, Hautaketa Batzorde Iraunkorraren Osaera eta Funtzionamendua zehazten dituena.
Ebazpena, 2019ko maiatzaren 8koa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiarena, honen 1. eranskina eguneratzen duena: 2017ko uztailaren 4ko Ebazpena, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, Autonomia-erkidegoen eta toki-entitateen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasunaren printzipioa definitzen duena.
Huts-zuzenketa, zirkular honena: 2/2019 Zirkularra, martxoaren 29koa, Espainiako Bankuarena, Komisioei buruzko Informazio Agiriaren, Komisioen Egoera Orriaren eta ordainketa-kontuen konparazioa egiteko webguneen betekizunei buruzkoa dena eta ekainaren 27ko 5/2012 Zirkularra aldatzen duena; 2012ko zirkularra kreditu-erakundeei eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei zuzendua dago, eta banku-zerbitzuen gardentasunari eta maileguak ematean izan beharreko erantzukizunari buruzkoa da.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril