Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 14 de maiatza de 2019, Zk. 115

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 1022-2019 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Defizit Publikoa Murriztera Bideratutako Tributu-neurriak onartzen dituen irailaren 30eko 2/2016 Errege Lege Dekretuaren artikulu bakarra dela-eta aurkeztua, Konstituzioaren 31.1 eta 86.1 artikuluak urra ditzakeelakoan; artikulu horren bidez, Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen hamalaugarren xedapen gehigarria («Aldaketak ordainketa zatikatuen lege-araubidean») berridatzi zen.

  • 1893-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 23. artikuluko 1.a) eta 2. apartatuen kontrakoa.

  • 1974-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Estatuaren Aurrekontu Orokorren uztailaren 3ko 6/2018 Legearen ehun eta hogeigarren xedapen gehigarriaren eta azken xedapenetako berrogeigarrenaren bosgarren eta zazpigarren apartatuen kontrakoa.

  • 2056-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Mallorcako eta Menorcako Bide Publikoen eta Mendi Ibilaldien abenduaren 28ko 13/2018 Legearen 50. artikuluko 1. eta 2. apartatuen kontrakoa.

  • 2065/2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretuaren zortzigarren xedapen iragankorraren eta xedapen indargabetzaile bakarraren 2.d) eta 2.e) apartatuen kontrakoa; errege lege-dekretu horren bidez, pentsio publikoak handitu eta gizarte-, lan- eta enplegu-alorrean presako beste neurri batzuk hartu ziren.

  • 2206-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurrien martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuaren kontrakoa.

  • 2208-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Etxebizitzaren eta Alokairuaren Arloetako Presako Neurrien martxoaren 1eko 7/2019 Errege Lege Dekretuaren kontrakoa.

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

OGASUN MINISTERIOA

  • Errata-zuzenketa, ebazpen honena: Ebazpena, 2019ko apirilaren 4koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Lehendakaritzarena, Finantza eta Tributuen Ikuskaritza Departamentuaren eskumenen esparruan eginkizunak antolatu eta Tributuen Ikuskaritzari esleitzeari buruzko 1992ko martxoaren 24ko Ebazpena aldatzen duena.

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO MINISTERIOA

MURTZIAKO ESKUALDEKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril