Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 14 de maiatza de 2019, Zk. 115

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 1022-2019 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Defizit Publikoa Murriztera Bideratutako Tributu-neurriak onartzen dituen irailaren 30eko 2/2016 Errege Lege Dekretuaren artikulu bakarra dela-eta aurkeztua, Konstituzioaren 31.1 eta 86.1 artikuluak urra ditzakeelakoan; artikulu horren bidez, Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen hamalaugarren xedapen gehigarria («Aldaketak ordainketa zatikatuen lege-araubidean») berridatzi zen.

  • 1893-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 23. artikuluko 1.a) eta 2. apartatuen kontrakoa.

  • 1974-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Estatuaren Aurrekontu Orokorren uztailaren 3ko 6/2018 Legearen ehun eta hogeigarren xedapen gehigarriaren eta azken xedapenetako berrogeigarrenaren bosgarren eta zazpigarren apartatuen kontrakoa.

  • 2056-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Mallorcako eta Menorcako Bide Publikoen eta Mendi Ibilaldien abenduaren 28ko 13/2018 Legearen 50. artikuluko 1. eta 2. apartatuen kontrakoa.

  • 2065/2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretuaren zortzigarren xedapen iragankorraren eta xedapen indargabetzaile bakarraren 2.d) eta 2.e) apartatuen kontrakoa; errege lege-dekretu horren bidez, pentsio publikoak handitu eta gizarte-, lan- eta enplegu-alorrean presako beste neurri batzuk hartu ziren.

  • 2206-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurrien martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuaren kontrakoa.

  • 2208-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Etxebizitzaren eta Alokairuaren Arloetako Presako Neurrien martxoaren 1eko 7/2019 Errege Lege Dekretuaren kontrakoa.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril