Huts-zuzenketa, lege organiko honena: 1/2018 Lege Organikoa, azaroaren 5ekoa, Kanarietako Autonomia Estatutua erreformatzekoa.
TEC/596/2019 Agindua, apirilaren 8koa, otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretuaren eranskina aldatzen duena; errege-dekretu horren bidez, Babes Bereziko Araubidean dauden Basaespezieen Zerrenda eta Galzoriko Espezieen Espainiako Katalogoa garatu ziren.
CNU/597/2019 Agindua, maiatzaren 30ekoa, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko Administrazio Digitalaren Ministerio Batzordea sortu eta haren funtzionamendua arautzen duena.
Epaia, 2019ko apirilaren 11koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 4710/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten duena eta urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren XII. eranskinaren 52.3 artikulua baliogabetzen duena jabari publikotik kanpoko zentralen aprobetxamendu-lanak eta instalazio elektromekanikoak doan, orokorrean eta emakida tituluaren baldintzarik gabe itzultzea hedatzeari dagokionez. Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren XII. eranskinaren 52.3 artikuluaren aurka aurkeztu zen, eta, errege-dekretu horren bidez, demarkazio hidrografiko hauen plan hidrologikoak berrikustea onartu zen: Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segurako eta Jucarreko demarkazio hidrografikoak eta Kantauri Ekialdeko, Miñó-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrogafikoen alderdi espainiarra.
Autoa, 2019ko maiatzaren 6koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 2019ko apirilaren 11n 4710/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruz emandako epaia argitzen duena, kostak ez ezartzea berrestsiz.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril