390/2019 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, 2019ko aurrekontu-ekitaldian Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren zuzeneko zenbait dirulaguntza ematea arautzen duena nazioarteko lankidetzako jardunetarako.
Ebazpena, 2019ko ekainaren 21ekoa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakariarena, Monopolioaren eremuko tabako- eta tinbre-saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
Huts-zuzenketa, agindu honena: TMS/283/2019 Agindua, martxoaren 12koa, Lan-arloko enplegurako lanbide-heziketaren sistemaren esparruan Prestakuntza Espezialitateen Katalogoa arautzen duena.
Autoa, 2019ko maiatzaren 27koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 4431/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko 2019ko apirilaren 8ko epaia argitzen duena hura osatuz; izan ere, ez zen aipatu urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren, urtarrilaren 15eko 21/2016 Errege Dekretuaren eta Andaluziako Juntaren Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Sailaren 2016ko otsailaren 23ko eta apirilaren 21eko aginduen deuseztasun-deklarazioa.
Autoa, 2019ko maiatzaren 29koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 4440/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko 2019ko apirilaren 11ko epaiaren oker materiala zuzentzen duena epaitza osatuz; izan ere, ez zen aipatu urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren, urtarrilaren 15eko 21/2016 Errege Dekretuaren eta Andaluziako Juntaren Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Sailaren 2016ko otsailaren 23ko eta apirilaren 21eko aginduen deuseztasun-deklarazioa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril