Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 3 de uztaila de 2019, Zk. 158

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2019ko maiatzaren 21ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez 4483/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 15eko 21/2016 Errege Dekretuaren eta urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria. Urtarrilaren 15eko 21/2016 Errege Dekretuaren bidez, Andaluziako barne-arroetan (Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoa, Guadalete eta Barbateko demarkazio hidrografikoa eta Andaluziako arro mediterraneoetakoa) dagoen uholde-arriskurako kudeaketa-planak onartu ziren, eta, urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren bidez, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak.

  • Epaia, 2019ko ekainaren 3koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez partzialki baiesten baita 84/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, abenduaren 29ko 1073/2017 Errege Dekretuaren kontra jarria; errege-dekretu horrek aldatu egin zuen Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra garatzeko Erregelamendu Orokorra –maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsia–, administrazio-bideko berrikuspenaren alorrean.

  • Epaia, 2019ko ekainaren 12koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez partzialki baiesten baita 87/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, abenduaren 29ko 1071/2017 Errege Dekretuaren kontra jarria; errege-dekretu horrek aldatu egin zuen Diru Bilketako Erregelamendu Orokorra, uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril