Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 31 de uztaila de 2019, Zk. 182

I. Xedapen orokorrak

DEFENTSA MINISTERIOA

  • DEF/817/2019 Agindua, ekainaren 19koa, Defentsa Ministerioko erakundeek NATOko Eskuraketen eta Laguntzaren Antolakundearekiko eta haren agentziarekiko dituzten eskumenak, harremanak eta jardunbideak ezartzen dituena.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2019ko uztailaren 4koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 4486/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria Guadalete eta Barbateko plan hidrologikoa dela-eta. Errege-dekretu horren bidez, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartu ziren.

  • Epaia, 2019ko uztailaren 4koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 41/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten baita, abenduaren 1eko 1023/2017 Errege Dekretuaren kontra jarria. Errege-dekretu horren bidez, Estatuaren Administrazio Orokorraren, Errioxako Gobernuaren eta Autopista Vasco-Aragonesa Concesionaria Española SAU sozietatearen arteko hitzarmena onartu zen, AP-68 autobideko bidesarietan hobari-neurriak aplikatzeko zenbait ibilgailu astuni Zanbrana-Tutera tartean.

  • Epaia, 2019ko uztailaren 5ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 4478/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria. Errege-dekretu horren bidez, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartu ziren.

  • Epaia, 2019ko uztailaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez zati batean baiesten baita 4434/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa –urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria Guadalquivirreko plan hidrologikoari dagokionez– eta baliogabetzen baitira aurkaratutako arau-aurreikuspenetako batzuk. Errege-dekretu horren bidez, demarkazio hidrografiko hauen plan hidrologikoak berrikustea onartu zen: Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segurako eta Jucarreko demarkazio hidrografikoak eta Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoen Espainiako alderdia.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril