Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 2 de abuztua de 2019, Zk. 184

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • Huts-zuzenketa, eskumen-gatazka positibo honetan: 4088-2019 eskumen-gatazka positiboa, Nazioarteko Adopziorako Erregelamenduaren artikulu hauek eta, loturagatik, martxoaren 22ko 165/2019 Errege Dekretuaren xedapen iragankor bakarra eta azken xedapena direla-eta aurkeztua: 5., 6., 7., 8.2, 8.3, 8.4, 10. eta 11. artikuluak, 12.etik 36. artikulura bitartekoak eta 38.2, 38.4, 39.3.b), 39.4.c) eta 39.4.e) artikuluak. Martxoaren 22ko 165/2019 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori.

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Zuzenketak, Mediterraneoko gune bereziki babestuei eta biodibertsitateari buruzko protokoloaren II. eranskinari eginak. Alderdien 20. bilkuran onartu ziren, zeina Tiranan egin baitzen, 2017ko abenduaren 20an.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2019ko uztailaren 10ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 4487/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria, Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoa dela eta; konkretuki, baliogabetu egiten da Andaluziako arro mediterraneoetako plan hidrologikoa. Errege-dekretu horren bidez, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartu ziren.

  • Autoa, 2019ko uztailaren 10ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, epaia betetzeko aurkeztutako errekurtsoa baiesten duena eta 2019ko 358 eta 359 errege-dekretuen bukaerako tartekiak eraginik gabe uzten dituena; Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorraren 2019ko maiatzaren 16ko Erabakiaren 3. puntuaren kontra jarritako errekurtsoa da.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril