527/2019 Errege Dekretua, irailaren 13koa, Administrazio Publikoetako Enplegurako Prestakuntza Funtsei buruzko Akordioaren barruan Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena.
Epaia, 2019ko uztailaren 4koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 1/4493/2016 errekurtsoa baiesten baita, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartzen dituen urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoaren plan hidrologikoari dagokionez, eta Andaluziako Juntako Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Sailaren 2016ko otsailaren 3ko Agindura zabaldua; agindu horren bidez, Andaluziako Arro Mediterraneoetako Plan Hidrologikoaren arauzko xedapenak argitaratzea xedatu zen.
Epaia, 2019ko uztailaren 5ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 4490/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoaren plan hidrologikoa dela eta; errege-dekretu horren bidez, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartu ziren.
Huts-zuzenketa, jarraibide honena: 9/2019 Jarraibidea, irailaren 25ekoa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako 2019ko azaroaren 10eko hauteskundeei Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren zazpigarren xedapen gehigarria 2/2016 Lege Organikoan idatzi bezala aplikatzekoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril