522/2019 Errege Dekretua, irailaren 13koa, Mas Miró fundazioari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena.
535/2019 Errege Dekretua, irailaren 20koa, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren fundazioari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa erakunde autonomoaren funts historikoak aztertzeko eta zabaltzeko.
537/2019 Errege Dekretua, irailaren 20koa, azaroaren 23ko 1544/2007 Errege Dekretua aldatzen duena; aldatutako errege-dekretu horren bidez, desgaituek garraiobideak erabili ahal izateko irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak arautzen dira.
Ebazpena, 2019ko urriaren 7koa, Altxorraren eta Nazioarteko Finantzaketaren Idazkaritza Nagusiarena, ebazpen honen 1. eranskina eguneratzen duena: 2017ko uztailaren 4ko Ebazpena, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, Autonomia-erkidegoen eta toki-entitateen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasunaren printzipioa definitzen duena.
Epaia, 2019ko ekainaren 19koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, partzialki baiesten duena Alpiq Energía España SAU enpresak jarritako errekurtsoa, zeina aurkeztu baitzuen otsailaren 20ko IET/289/2015 Aginduaren kontra jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoari administrazio-isiltasunez eman zitzaion presuntziozko ezespenaren kontra eta, zabalpenez, Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioak 2016ko abenduaren 19an berariaz emandako ebazpenaren kontra; agindu horren bidez, Energia Efizientziaren Funts Nazionalari 2015. urtean ekarri beharreko obligazioak ezarri ziren, eta ministerioaren ebazpenak agindu horren kontrako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril