Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 15 de azaroa de 2019, Zk. 275

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2019ko irailaren 25ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez partzialki baiesten baita 85/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, abenduaren 29ko 1070/2017 Errege Dekretuaren kontra jarria. Errege-dekretu horren bidez, aldatu egin ziren Tributu-kudeaketa eta -ikuskaritzako jardun eta prozedurei buruzko eta tributuen aplikaziorako prozeduretako arau erkideak garatzeko Erregelamendu Orokorra —uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak onartua— eta Zergadunen Defentsarako Kontseilua Arautzen duen azaroaren 13ko 1676/2009 Errege Dekretua.

  • Epaia, 2019ko urriaren 30ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez baietsi egiten baita 95/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, martxoaren 1eko 101/2019 Errege Dekretuaren kontra jarria. Errege-dekretu horren bidez aldatu egin ziren 1130/2003 Errege Dekretua, irailaren 5ekoa, Idazkari judizialen kidegoaren ordainsari-erregimena arautzen duena, eta 2033/2009 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Idazkari judizialen kidegoari atxikitako postu motak zehazten dituena lanpostu-osagarri orokorrari, berariazko osagarriaren hasierako kopuruari eta batera beste funtzio bat betetzea eskatzen duten ordezkapenengatiko ordainsariei dagokienez.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril