Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 28 de abendua de 2019, Zk. 312

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 18/2019 Errege Lege Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez zergen, katastroaren eta gizarte-segurantzaren alorretan zenbait neurri hartzen baitira.

JUSTIZIA MINISTERIOA

  • JUS/1256/2019 Agindua, abenduaren 26koa, Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoa Finantzatzea Eragozteko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 2.1.0) artikuluan deskribatutako zerbitzuak enpresa moduan edo profesional moduan ematen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak Merkataritza Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

OGASUN MINISTERIOA

  • 748/2019 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, honako hau aldatzen duena: 636/2014 Errege Dekretua, uztailaren 25ekoa, herri-administrazioen ekonomia eta finantzei buruzko Informazio Zentrala sortu eta Espainiako Bankuak zein finantza erakundeek Ogasun eta Herri-administrazio Ministeriora egiten duten informazio bidalketa arautzen duena.

  • 749/2019 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioaren Funtzionamendu Erregelamendua onartzen duena.

  • HAC/1257/2019 Agindua, abenduaren 17koa, zeinaren bidez ezartzen baita zer udalerriri aplikatuko zaizkien Estatuaren 2020. urterako aurrekontu orokorren Legean ezarritako katastro-balioak eguneratzeko koefizienteak.

  • Ebazpena, 2019ko abenduaren 27koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako tabako- eta tinbre-saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO MINISTERIOA

  • 750/2019 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez Empresa Nacional de Residuos Radiactivos, S.A., S.M.E. (Enresa) enpresak ustiapenean dauden zentral nuklearrei ematen dien zerbitzua finantzatzeko zergaz kanpoko ondare-prestazio publikoari buruzko tarifa finko unitarioa aldatzen baita.

  • TEC/1258/2019 Agindua, abenduaren 20koa, zeinaren bidez ezartzen baitira sistema elektrikoaren zenbait kostu arautu 2020ko ekitaldirako eta luzatzen baitira energia elektrikora sartzeko bidesariak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

  • TEC/1259/2019 Agindua, abenduaren 20koa, zeinaren bidez ezartzen baitira, batetik, oinarrizko lurpeko biltegiratze-jardueraren ordainsaria eta, bestetik, hirugarren batzuk gas-instalazioetara sartzearekin lotutako 2020rako bidesari eta kanonak.

  • TEC/1260/2019 Agindua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez ordainsarien araubide gehigarria duten penintsulaz kanpoko lurraldeetan 2020-2025 erregulazio-aldian energia elektrikoa ekoizteko jardueraren ordainsaria kalkulatzeko erabili beharreko parametro tekniko eta ekonomikoak ezartzen baitira eta beste kontu tekniko batzuk berrikusten baitira.

OSASUNEKO, KONTSUMOKO ETA GIZARTE ONGIZATEKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2019ko abenduaren 12koa, Osasun Publikoaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiarena, honako honen I. eranskina aldatzen duena: Osasun eta Kontsumo Ministerioaren Agindua, 1994ko urtarrilaren 20koa, Giza erabilera eta kontsumorako kanpo-merkataritzaren produktuekin loturiko osasun-kontrolerako modalitateak eta kontrol hori egiteko aduana-esparruak ezartzen dituena.

BALORE MERKATUAREN BATZORDE NAZIONALA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

  • Ebazpena, 2019ko abenduaren 20koa, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzarena, 2020. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzen duten neurri bereziak ezartzeko dena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril