Dopinaren aurkako Hitzarmeneko eranskinaren testu zuzendua; hitzarmen hori Estrasburgon egin zen, 1989ko azaroaren 16an, eta zuzenketak Estrasburgon onartu ziren, 2019ko urriaren 24an.
Ebazpena, 2019ko abenduaren 26koa, Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorrarena, honako honen I., II. eta III. eranskinak aldatzen dituena: APU/2245/2005 Agindua, ekainaren 30ekoa, MUFACEren osasun-laguntzaren prestazio osagarriak arautzen dituena eta intsulinaren larruazalpeko infusio etengabekorako ponpa eramangarrien finantzaketa-prozedura ezartzen duena.
TEC/1262/2019 Agindua, abenduaren 26koa, Petrolio Produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioaren 2020ko ekitaldiko kuotak onartzen dituena.
Ebazpena, 2019ko abenduaren 16koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, energia-likidazioa egiteko asmoz kontsumo-profila eta kalkulu-metodoa onartzen dituena 2020. urterako; 4 motako eta 5 motako kontsumitzaileei aplikatuko zaizkie, baldin eta kontsumoaren ordukako erregistrorik ez badute, eta, betiere, abuztuaren 24ko 1110/2007 Errege Dekretuaren arabera, zeinak Sistema Elektrikoa Neurtzeko Puntuen Araudi Bateratua onartzen baitu.
Ebazpena, 2019ko abenduaren 23koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, Gas Naturalaren Azken Errekurtsoko Tarifa argitaratzen duena.
ECE/1263/2019 Agindua, abenduaren 26koa, ordainketa-zerbitzuei aplikatzekoak zaizkien baldintzen eta informazio-betekizunen gardentasunari buruzkoa, eta honako agindu hauek aldatzen dituena: ECO/734/2004 Agindua, martxoaren 11koa, finantza-erakundeen bezeroaren arretarako sail eta zerbitzuei eta bezeroaren defendatzaileei buruzkoa, eta EHA/2899/2011 Agindua, urriaren 28koa, gardentasunekoa eta banku-zerbitzuen bezeroak babestekoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril