699/2019 Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Termalismoko eta Ongizateko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena.
700/2019 Errege Dekretua, azaroaren 29koa, honako errege-dekretu hau aldatzen duena Arte Irakaskuntzetako Tituluaren Europako Gehigarriaren formatua, edukia eta dokumentazioa finkatzeko: 1850/2009 Errege Dekretua, abenduaren 4koa, Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademikoak eta lanbide-tituluak emateari buruzkoa.
701/2019 Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Goi Mendiko goi-mailako kirol-teknikariaren eta Eskaladako goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak ezarri eta haien sarrera-eskakizunak eta oinarrizko curriculumak finkatzen dituena.
702/2019 Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Erreka Zuloetako kirol-teknikariaren, Eskaladako kirol-teknikariaren eta Erdi Mailako Mendiko kirol-teknikariaren tituluak ezarri eta haien sarrera-eskakizunak eta oinarrizko curriculumak finkatzen dituena.
TFP/2/2020 Agindua, urtarrilaren 8koa, zeinaz zehazten baita noiztik izango den nahitaezkoa Interes Gatazken Bulegoarekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izatea martxoaren 30eko 3/2015 Legeak eta bera garatzeko erregelamenduak aurreikusten dituzten prozeduretan eta zeinaz onartzen baitira deklarazio-, komunikazio- eta agiri-eredu elektronikoak; 3/2015 Legeak Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen du, eta bera garatzeko erregelamendua irailaren 28ko 1208/2018 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Ebazpena, 2020ko urtarrilaren 9koa, Altxorraren eta Nazioarteko Finantzaketaren Idazkaritza Nagusiarena, ebazpen honen 1. eranskina eguneratzen duena: 2017ko uztailaren 4ko Ebazpena, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, Autonomia-erkidegoen eta toki-entitateen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasunaren printzipioa definitzen duena.
24/2019 Foru Legea, azaroaren 4koa, kreditu berezi bat ematen duena ordain dakien alderdi eta formazio politikoei 2019ko maiatzaren 26an egin ziren Nafarroako Foru Parlamenturako hauteskundeetako gastuak finantzatzeko dirulaguntza.
25/2019 Foru Legea, azaroaren 20koa, zeinaren bidez kreditu berezi bat ematen baita Garesko Udalak sustaturiko «Gares Energia» trantsizio energetikorako proiektu aitzindariaren finantzatze-beharrizanei aurre egiteko.
4/2019 Foru Lege Dekretua, urriaren 23koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurri batzuk onesten dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril