6/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 10ekoa, zeinaz presako neurri batzuk hartzen baitira ekonomiaren arloan eta osasun publikoa babesteko.
450/2020 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, errege-dekretu hau aldatzen duena: 1338/2018 Errege Dekretua, urriaren 29koa, Mahasgintzako produkzioaren ahalmena arautzen duena.
APA/206/2020 Agindua, martxoaren 6koa, agindu hau aldatzen duena: AAA/1424/2015 Agindua, uztailaren 14koa, Mihi urdina dela-eta berariazko babes-neurriak ezartzen dituena.
PCM/207/2020 Agindua, martxoaren 9koa, zeinaz argitaratzen baita Ministro Kontseiluaren 2020ko otsailaren 25eko Erabakia, zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen dizkiona 2020an egingo diren hauteskundeetako posta-zerbitzu unibertsalaren emaileari.
Huts-zuzenketa, ebazpen honena: Ebazpena, 2020ko martxoaren 4koa, Altxorraren eta Nazioarteko Finantzaketaren Idazkaritza Nagusiarena, ebazpen honen 1. eranskina eguneratzen duena: 2017ko uztailaren 4ko Ebazpena, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, Autonomia-erkidegoen eta toki-entitateen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasunaren printzipioa definitzen duena.
Epaia, 2020ko otsailaren 18koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinak partzialki baiesten baitu Sektore Anitzeko Enpresaburuen Elkarteak (Cecot) abenduaren 23ko ETU/1977/2016 Aginduaren aurka jarritako errekurtsoa; agindu horren bidez, hirugarren batzuk gas-instalazioetara sartzearekin lotutako bidesariak eta kanonak eta jarduera arautuen ordainketa ezarri ziren 2017rako.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril