Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 19 de martxoa de 2020

I. Xedapen orokorrak

OGASUN MINISTERIOA

  • HAP/253/2020 Agindua, martxoaren 3koa, zeinaren bidez pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren 2019ko aitorpenak egiteko ereduak onartzen diren, aitorpenak aurkezteko lekua, modua eta epeak ezartzen diren, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren zirriborroa eskuratzeko, aldatzeko, berresteko eta aurkezteko prozedurak ezartzen diren eta zerga baten zein bestearen aitorpenak telematika- edo telefono-bitartekoen bidez aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen diren.

  • Ebazpena, 2020ko martxoaren 11koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Zuzendaritza Nagusiarena, Zergapekoei eta herritarrei entitate laguntzaileetan kasu honetan telematikoki identifikatzen laguntzeari buruzkoa: kreditu-txartelen bidez eta zordunketa-txartelen bidez zorrak ordaindu behar dituztenekoa eta aldez aurretik erregistratutako gakoarekiko sinadura ez-aurreratuko sistema baten bitartez (Cl@ve PIN sistema) identifikatu behar dutenekoa.

GARRAIO, MUGIKORTASUN ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA

HEZKUNTZAKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO MINISTERIOA

  • EFP/255/2020 Agindua, martxoaren 11koa, 2019-2020ko ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaierako ebaluazio-probak arautu eta Urtarrilaren 29ko ECD/65/2018 Agindua aldatzen duena; ECD/65/2018 Aginduaren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaierako ebaluazio-probak arautu ziren 2017-2018ko ikasturterako.

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2020ko martxoaren 10ekoa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, Uztailaren 25eko ITC/2308/2007 Aginduan aldatutako eranskinak argitaratzen dituena; agindu horren bidez, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministeriora petrolio-produktuen hornidura-jarduerei buruzko informazioa igortzeko modua zehazten da.

INKLUSIO, GIZARTE SEGURANTZA ETA MIGRAZIO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2020ko martxoaren 16koa, Itsasoko Gizarte Institutuarena, zeinaz COVID-19a dela-eta zenbait neurri hartzen baitira prestazio eta zerbitzu espezifikoei buruz itsasoko eta arrantzako sektorerako.

AUZITEGI GORENA

  • 2020ko otsailaren 25eko epaia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salako Hirugarren Atalarena, partzialki baiesten duena 1/177/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Caja Rural de Navarra kreditu-sozietate kooperatiboak Ekainaren 27ko ETU/615/2017 Aginduaren kontra jarria. Agindu horren bidez, potentzia instalatuaren 3.000 MW-eko kupoaren ordainsari-araubide espezifikoa esleitzeko prozedura, dagozkion ordainsari-parametroak eta aplikatuko zaizkion gainerako alderdiak zehazten dira; kupoa ekainaren 16ko 650/2017 Errege Dekretuaren babesean egindako deialdian ezarri zen.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril