Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 26 de martxoa de 2020

I. Xedapen orokorrak

BARNE MINISTERIOA

  • INT/283/2020 Agindua, martxoaren 25ekoa, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia dela-eta lurreko barne-mugetan berrezarritako kontrolak luzatzen dituena.

  • INT/284/2020 Agindua, martxoaren 25ekoa, agindu hau aldatzen duena: INT/262/2020 Agindua, martxoaren 20koa, zeinaren bidez martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua garatzen baita trafikoaren eta motordun ibilgailuen zirkulazioaren esparruan; errege-dekretu horren bidez, alarma-egoera deklaratu da, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko.

GARRAIO, MUGIKORTASUN ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA

  • TMA/285/2020 Agindua, martxoaren 25ekoa, zeinaz ezohiko malgutasun-neurriak hartzen baitira Europar Batasunaren araudiak arautzen ez dituen abiazio zibileko eremuetan, COVID-19 koronabirusaren mundu-krisialdiak sortu duen egoera dela eta.

  • TMA/286/2020 Agindua, martxoaren 25ekoa, zeinaz luzatzen baita Italiako Errepublikatik datozen bidaiari-ontziak eta edonondik datozen gurutzaontziak Espainiako portuetan sartzeko debekua, COVID-19aren hedapena eta kutsadura mugatzeko.

  • Ebazpena, 2020ko martxoaren 18koa, Aire Segurtasuneko Estatu Agentziaren Zuzendaritzarena, zeinaz salbuespena ezartzen baita, (EB) 2018/1139 Erregelamenduaren 71. artikuluan ezarritakoaren arabera, hegazkinetako tripulazioen, instruktoreen, aztertzaileen, aireontziak mantentzeko lizentziak dituztenen eta aire-zirkulazioaren kontrolatzaileen lizentzia, gaikuntza eta ziurtagirien balio-epeak luzatzeko, eta ordezko betetze-metodo bat ezartzen baita, (EB) 965/2012 Erregelamenduaren Aro.Gen.120 atalean xedatutakoarekin bat etorriz, tripulazioen jarduera-koadranteak argitaratzeko eskatzen den gutxieneko aurrerapena murrizteko, COVID-19 koronabirusaren mundu-krisialdiak sortu duen egoera dela eta.

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA

EKONOMIA GAIETAKO ETA TRANSFORMAZIO DIGITALEKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2020ko martxoaren 25ekoa, Ekonomiako eta Enpresak Babesteko Estatu Idazkaritzarena, zeinaz argitaratzen baita Ministro Kontseiluaren 2020ko martxoaren 24ko Erabakia, COVID-19aren ondorio ekonomikoak leuntzeko ICOk enpresentzat eta autonomoentzat bideratuko duen abal-lerroaren lehenengo tartearen ezaugarriak onartzen dituena.

  • Ebazpena, 2020ko martxoaren 25ekoa, Ekonomiako eta Enpresak Babesteko Estatu Idazkaritzarena, zeinaz argitaratzen baita Ministro Kontseiluaren 2020ko martxoaren 24ko Erabakia, SIX Group AGk Bolsas y Mercados EspaƱoles SA eskuratzea baimentzen duena zenbait baldintza betez gero.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril