Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 17 de apirila de 2020, Zk. 107

I. Xedapen orokorrak

OGASUN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2020ko apirilaren 13koa, Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiarena, 2011ko uztailaren 1eko Ebazpena aldatzen duena; ebazpen horren bidez, Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra Gizarte Segurantzaren sistema osatzen duten entitateei egokitzea onartu zen.

NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA MINISTERIOA

  • APA/349/2020 Agindua, apirilaren 15ekoa, Zientzia-helburuekin animaliak erabiltzen dituzten proiektuei errege-dekretu honi jarraituz eman zaizkien baimenak luzatzen dituena: 53/2013 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, Saiakuntzak egiteko eta zientziazko beste helburu batzuetarako –irakaskuntza barne– erabiltzen diren animaliak babesteko oinarrizko arauak ezartzen dituena.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA MEMORIA DEMOKRATIKOKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2020ko apirilaren 15ekoa, Idazkariordetzarena, Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetako eta Memoria Demokratikoko Ministerioaren egoitza elektronikora sartzeko helbidea aldatzen duena.

LURRALDE POLITIKAKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • TFP/350/2020 Agindua, apirilaren 16koa, beste agindu hau aldatzen duena: TFP/2/2020 Agindua, urtarrilaren 8koa, zeinaz zehazten baita noiztik izango den nahitaezkoa Interes Gatazken Bulegoarekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izatea martxoaren 30eko 3/2015 Legeak eta bera garatzeko erregelamenduak aurreikusten dituzten prozeduretan eta zeinaz onartzen baitira deklarazio-, komunikazio- eta agiri-eredu elektronikoak; 3/2015 Legeak Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen du, eta bera garatzeko erregelamendua irailaren 28ko 1208/2018 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.

OSASUN MINISTERIOA

  • SND/351/2020 Agindua, apirilaren 16koa, Indar Armatuen NBQ unitateei eta Larrialdietako Unitate Militarrari baimena ematen diena Osasun Ministerioak baimendutako biozidak erabil ditzaten COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko desinfekzio-lanetan.

  • SND/352/2020 Agindua, apirilaren 16koa, beste agindu hau aldatzen duena: SND/234/2020 Agindua, martxoaren 15ekoa, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia dela-eta xedapenak emateari, euste-neurriak hartzeari eta Osasun Ministerioari informazioa bidaltzeari buruzkoa.

  • Huts-zuzenketa, agindu honena: SND/346/2020 Agindua, apirilaren 15ekoa, zeinaz Osasungintzako prestakuntza espezializatuko profesionalen ebaluazioak egiteko epeen hasiera eta haien ikasturtearen edo egoiliartzaren azken eguna erabakitzen baitira.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril