TMA/360/2020 Agindua, apirilaren 22koa, Abiazio zibileko araudi nazionalaren zenbait eremutan salbuespenak ezartzen dituena COVID-19 koronabirusaren mundu-krisialdiak sortu duen egoera dela eta.
Ebazpena, 2020ko apirilaren 7koa, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Estatu Idazkaritzarena, erabaki hau argitaratzen duena: Ministro Kontseiluaren 2020ko martxoaren 31ko Erabakia, 1996-1999ko Etxebizitza Planaren 1996ko programaren eta 1998-2001eko, 2002-2005eko eta 2005-2008ko etxebizitza-planen esparruan emandako mailegu kualifikatu edo hitzartuetarako indarrean dauden urteko interes-tasa efektiboak berrikusi eta aldatzen dituena.
EFP/361/2020 Agindua, apirilaren 21ekoa, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntza eta Araubide Bereziko irakaskuntza malgutzeari dagokionez salbuespenezko neurriak ezartzen dituena.
PCM/362/2020 Agindua, apirilaren 22koa, beste agindu hau aldatzen duena: PCM/139/2020 Agindua, otsailaren 17koa, Unibertsitatean sartzeko batxilergoko ebaluazioaren ezaugarriak, diseinua eta edukia zehazten dituena, bai eta 2019-2020ko ikasturtean lortutako kalifikazioak berrikusteko prozedurak beranduenez aurrera eramateko eta ebazteko egunak ere.
Ebazpena, 2020ko apirilaren 22koa, Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionalaren Zerbitzu Zorro Komunaren Zuzendaritza Nagusiarena, Sendagaien Prezioak aztertzen dituen Ministerioarteko Batzordearen 2020ko apirilaren 21eko Erabakia argitaratzen duena; erabaki horren bidez, publikoarentzako gehieneko salmenta-prezioak ezartzen dira, apirilaren 19ko SND/354/2020 Aginduak aurreikusitakoa aplikatuz, zeinak aparteko neurriak ezartzen baititu herritarrek COVID-19az ez kutsatzeko neurri higieniko gisa erabiltzeko gomendatzen diren produktuak eskura ditzaketela bermatzeko.
Ebazpena, 2020ko apirilaren 21ekoa, Itsasoko Gizarte Institutuarena, zeinaz COVID-19a dela-eta zenbait neurri eguneratzen baitira prestazio eta zerbitzu espezifikoei buruz itsasoko eta arrantzako sektorerako.
Ebazpena, 2020ko apirilaren 21ekoa, Espainiako Bankuko Batzorde Betearazlearena, zeinaz indarrik gabe uzten baita 2012ko otsailaren 15eko Ebazpena, Espainiako Bankuaren diru-politikako eragiketetako berme-aktiboen onargarritasun-irizpideen behin-behineko aldaketei buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril