INT/401/2020 Agindua, maiatzaren 11koa, zeinaren bidez aldi baterako berrezartzen baitira aireko eta itsasoko barne-mugetako kontrolak, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia dela eta.
Ebazpena, 2020ko maiatzaren 5ekoa, Aire Segurtasuneko Estatu Agentziaren Zuzendaritzarena, salbuespena ezartzen duena, (EB) 2019/1139 Erregelamenduaren 71. artikuluan xedatzen denarekin bat etorriz, pilotuen, irakasleen, aztertzaileen eta hegazkineko laguntzaileen lizentzien, gaikuntzen, eskumenen, erregistroen eta ziurtagirien iraunaldia eta beste epe batzuk luzatzeko, COVID-19 koronabirusak eragindako krisi orokorrak abiazio komertzialean eta orokorrean izan dituen ondorio kaltegarriak gutxitzeko.
SND/402/2020 Agindua, maiatzaren 10ekoa, neurri bereziak ezartzen dituena larruazal osasuntsuarentzat diren eta klorhexidina diglukonatoa duten antiseptikoen hornikuntza bermatzeko COVID-19ak eragindako osasun-krisialdian.
SND/403/2020 Agindua, maiatzaren 11koa, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiak irauten duen bitartean beste herrialde batzuetako pertsonek Espainiara heltzean bete behar duten berrogeialdiari buruzkoa.
SND/404/2020 Agindua, maiatzaren 11koa, normaltasun berri baterako trantsizio-fasean SARS-CoV-2aren infekzioaren behaketa epidemiologikoa egiteko neurriena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril