ICT/534/2020 Agindua, ekainaren 16koa, agindu honen eranskina handitzen duena: SND/518/2020 Agindua, ekainaren 11koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoan turismo-korridore seguruak irekitzeko programa pilotu bat baimentzea arautzen duena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiaren ondorioz barneko mugetan aldi baterako ezarritako kontrolak partzialki kenduz.
Huts-zuzenketa, errege-dekretu honena: 557/2020 Errege Dekretua, ekainaren 9koa, zeinaren bidez ardoaren sektorean aparteko neurriak hartzen baitira COVID-19aren pandemiak eragindako krisialdiari aurre egiteko, bai eta sektore horretan merkaturatzeko arau bat ezartzen eta mahastizaintzako eta ardogintzako sektorean egin beharreko aitorpenei buruzko araua eta ardoaren sektoreari laguntzeko programa aldatzen ere.
Errata-zuzenketa, ebazpen honena: Ebazpena, 2020ko ekainaren 16koa, Ekonomiako eta Enpresari Laguntzeko Estatu Idazkaritzarena, zeinaz Ministro Kontseiluaren 2020ko ekainaren 16ko Erabakia argitaratzen baita; erabaki horren bidez, Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrak 47. artikuluan xedatutakoa aplikatuz etorkizuneko ekitaldien kargura gastu-konpromisoak hartzeko mugak baimentzen dira, eta abal-lerro honen bosgarren zatiari dagozkion terminoak eta baldintzak ezartzen: enpresei eta autonomoei emandako maileguetarako, turismo-sektoreko eta hari lotutako jardueretako ETE eta autonomoei emandako maileguetarako eta erabilera profesionalerako eta errepideko garraiorako diren ibilgailu motordunak erosteko enpresa eta autonomoei emandako finantzaketarako abal-lerroa.
SND/535/2020 Agindua, ekainaren 17koa, bi agindu hauek aldatzen dituena: SND/414/2020 Agindua, maiatzaren 16koa, zeinaren bidez alarma-egoera deklaratu ondoren ezarri ziren estatu-mailako zenbait murrizketa malgutzen baitira, normaltasun berrirako trantsiziorako planaren 2. fasea aplikatuz, eta SND/458/2020 Agindua, maiatzaren 30ekoa, zeinaren bidez alarma-egoera deklaratu ondoren ezarri ziren estatu-mailako zenbait murrizketa malgutzen baitira, normaltasun berrirako trantsiziorako planaren 3. fasea aplikatuz.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril