INT/550/2020 Agindua, ekainaren 21ekoa, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia dela-eta denbora baterako Portugalekiko barne-mugetan berrezarritako kontrolak luzatzen dituena.
INT/551/2020 Agindua, ekainaren 21ekoa, zeinaren bidez COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiaren ondorioz eta ordena publikoko eta osasun publikoko arrazoiengatik eutsi egiten baitzaie beste herrialde batzuetatik Europar Batasunera eta Schengengo Hitzarmenari atxikitako herrialdeetara egin nahi diren eta beharrezkoak ez diren bidaiak aldi baterako murrizteko irizpideei.
522/2020 Errege Dekretua, maiatzaren 19koa, Kimika lanbide-arloko lanbide-kualifikazio bat ezartzen duena –Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasotzen baita– eta otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua eta irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretua aldatzen dituena.
EFP/552/2020 Agindua, ekainaren 16koa, Segurtasuna eta Ingurumena lanbide-arloko lanbide-kualifikazio bat eguneratzen duena irailaren 26ko 817/2014 Errege Dekretuaren arabera; lanbide-kualifikazio hori Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasota dago eta otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuaren bidez ezarri zen.
EFP/553/2020 Agindua, ekainaren 16koa, Arte Grafikoak lanbide-arloko zenbait lanbide-kualifikazio eguneratzen dituena irailaren 26ko 817/2014 Errege Dekretuaren arabera; lanbide-kualifikazio horiek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasota daude eta abenduaren 18ko 1955/2009 Errege Dekretuaren bidez ezarri ziren.
523/2020 Errege Dekretua, maiatzaren 19koa, errege-dekretu hau aldatzen duena: 1049/2003 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Eztiaren Kalitate Araua onartzen duena.
ETD/554/2020 Agindua, ekainaren 15ekoa, Pentsio-funtsen eta haien erakunde kudeatzaileen estatistika-informazioaren, kontabilitate-informazioaren eta ikuskaritza-xedea duen informazioaren ereduak onartzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril