Aireko espazio erkide bati buruzko akordioa, batetik, Europar Batasunak eta haren estatu kideek eta, bestetik, Georgiak Bruselan egindakoa, 2010eko abenduaren 2an.
Protokoloa, Bruselan egina, 2014ko azaroaren 26an, zeinaz aldatu egiten baita, batetik, Europar Batasunak eta haren estatu kideek eta, bestetik, Georgiak aireko espazio erkideari buruz egindako akordioa Kroaziako Errepublika Europar Batasunari atxiki izana kontuan hartzearren.
1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duena.
9/2020 Legea, uztailaren 31koa, Kataluniako Kode Zibilaren bigarren liburua —pertsonei eta familiari buruzkoa— eta Zuzenbide pribatuaren eremuko bitartekaritzaren 15/2009 Legea aldatzekoa.
10/2020 Legea, uztailaren 31koa, Haurren eta nerabeen eskubide eta aukeren 14/2010 Legea aldatzekoa, Generalitatearen babespean dauden adingabe umezurtzei ordainketa partekatua egiteko beharretik salbuesteari dagokionez.
13/2020 Lege Dekretua, uztailaren 22koa, Extremadurako osasun publikoaren martxoaren 23ko 7/2011 Legea aldatzen duena, COVID-19ak edo beste epidemia batzuek eragindako osasun-krisialdiak direla-eta hartzen diren osasun publikoko neurriak ez betetzeagatiko zehapen-araubideari dagokionez.
14/2020 Lege Dekretua, uztailaren 22koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoan osasun-krisialdiaren ondoren eskaera sustatzeko neurriena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril