Turismoaren Mundu Erakundearen Estatutuen 14. artikuluari egindako zuzenketa, Turismoaren Mundu Erakundearen Batzar Orokorrak onartua New Delhin, 1983ko urriaren 14an, 134(V) Ebazpenaren bidez.
TED/901/2020 Agindua, irailaren 8koa, Tajo-Segura akueduktuaren bidez Entrepeñas-Buendía urtegietatik 0 hm³ isuraldatzeko baimena ematen duena 2020ko irailerako.
TED/902/2020 Agindua, irailaren 25ekoa, zeinaren bidez agindu hau aldatzen baita, gas-sistemaren bidesari-egitura berrira egokitzeko: ITC/1660/2009 Agindua, ekainaren 22koa, gas naturalaren azken errekurtsoko tarifa kalkulatzeko metodologia ezartzen duena.
ISM/903/2020 Agindua, irailaren 24koa, Gizarte Segurantzaren Administrazioaren arloko jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak arautzen dituena.
Ebazpena, 2020ko irailaren 25ekoa, Idazkariordetzarena, zeinaren bidez Gizarte Segurantzaren Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren zigilu elektronikoa sortzen baita.
Ebazpena, 2020ko irailaren 25ekoa, Itsasoko Gizarte Institutuarena, COVID-19a dela-eta itsasoko eta arrantzako sektoreko nahitaezko ziurtagirien baliozkotasunerako onartu diren luzapenei buruzkoa.
Ebazpena, 2020ko irailaren 25ekoa, Gizarte Segurantzaren eta Pentsioen Estatu Idazkaritzarena, zeinaren bidez Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzaren 2019ko martxoaren 28ko Ebazpenean jasota dauden Gizarte Segurantzaren prebentzio-jarduerak zabaltzen baitira, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiaren ondorioz –2019ko martxoaren 28ko Ebazpenak Gizarte Segurantzaren prebentzio-jardueren plan orokorra ezarri zuen, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduten mutuek 2019. urterako jardueren plangintzan aplikatu beharrekoa–.
11/2020 Legea, irailaren 18koa, Etxebizitzen errentamendu-kontratuetako errentei eusteko presako neurriena eta etxebizitzarako eskubidea babesteari buruzko 18/2007, 24/2015 eta 4/2016 legeen aldaketarena.
8/2020 Foru Lege Dekretua, abuztuaren 17koa, zeinaren bidez ohiz kanpoko neurriak onesten baitira Nafarroako Foru Komunitatean COVID-19aren kasu positiboen igoerak eragiten duen arrisku bereziko egoerari erantzuteko.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril