Espainiako Erresumaren eta Azerbaijango Errepublikaren arteko hitzarmena, zergapetze bikoitza saihestu eta errentaren eta ondarearen gaineko zergen inguruko zerga-ihesa prebenitzekoa, eta dagokion protokoloa; Bakun egina 2014ko apirilaren 23an.
Onespen-agiria, Dohak Kyotoko Protokoloari egindako zuzenketa onartzen duena (zuzenketa hori Dohan egin zen 2012ko abenduaren 8an).
Ebazpena, 2020ko azaroaren 4koa, Altxorraren eta Nazioarteko Finantzaketaren Idazkaritza Nagusiarena, ebazpen honen 1. eranskina eguneratzen duena: Ebazpena, 2017ko uztailaren 4koa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, Autonomia-erkidegoen eta toki-entitateen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa zaien finantza-zuhurtasunaren printzipioa definitzen duena.
Epaia, 2020ko irailaren 28koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez baiesten baita 1/317/2019 errekurtsoa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren 2. artikuluko hogeita bigarren apartatuaren kontra jarritakoa (70/2019 Errege Dekretua, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua eta beste arau osagarri batzuk aldatzen dituena; erregelamendu arau horiek errepideko garraioko ibilgailuetako gidariak prestatzearen, errepideko garraioarekin loturiko kontroleko dokumentuen, errepideko osasun-garraioaren, gai arriskutsuen garraioaren eta Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalaren arlokoak dira).
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril