Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 19 de azaroa de 2020, Zk. 304

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Nazioarteko Administrazio Akordioa, Espainiako Erresumako Osasun Ministerioaren eta Osasunaren Mundu Erakundearen artean 2020-2021eko aldirako egina, Madrilen eta Genevan, 2020ko urriaren 30ean, Espainiako Erresumaren eta Osasunaren Mundu Erakundearen arteko 2001eko irailaren 12ko Lankidetzako Esparru Akordioaren babesean, giza organo, zelula eta ehunak ematearen eta transplantatzearen arloko lankidetza-jarduerak gauzatzeko.

  • Huts-zuzenketa, honako honena: Espainiako Erresumaren eta Nazio Batuen Unibertsitatearen arteko akordioari amaiera ematea; Nazio Batuen Unibertsitateko Zibilizazioen arteko Aliantzarako Nazioarteko Institutua Bartzelonan ezarri, abiarazi eta kokatzeari buruzko akordioa da hori, eta 2010eko urriaren 26an egin zen, Madrilen eta Tokion.

  • Huts-zuzenketa, honako honena: Espainiako Erresumaren eta Nazio Batuen Unibertsitatearen arteko akordioari amaiera ematea; Nazio Batuen Unibertsitateko Zibilizazioen arteko Aliantzarako Bartzelonako Nazioarteko Institutuari buruzko akordioa da hori, eta 2010eko urriaren 26an egin zen, Madrilen eta Tokion.

JUSTIZIA MINISTERIOA

  • JUS/1073/2020 Agindua, azaroaren 16koa, Ministro Kontseiluaren 2020ko urriaren 27ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, finkatu egiten da 2020rako luzatu ziren 2019rako Estatuaren Aurrekontu Orokorretan bake-epaitegien funtzionamendu-gastuak diruz laguntzeko azaltzen den kreditua banatzeko modulua.

OGASUN MINISTERIOA

HEZKUNTZAKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO MINISTERIOA

  • 930/2020 Errege Dekretua, urriaren 27koa, Hizkuntzen gaitasun-unitateak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko lanbide-kualifikazioei buruzko zenbait errege-dekretu aldatzen dituena.

  • 931/2020 Errege Dekretua, urriaren 27koa, Nekazaritza lanbide-arloko bi lanbide-kualifikazio ezarri eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean sartzen dituena eta lanbide-profesionalen zenbait errege-dekretu aldatzen dituena.

  • 932/2020 Errege Dekretua, urriaren 27koa, Segurtasuna eta Ingurumena lanbide-arloko lanbide-kualifikazio bat —Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasoko dena— ezarri eta lanbide-kualifikazioei buruzko zenbait errege-dekretu aldatzen dituena.

  • 933/2020 Errege Dekretua, urriaren 27koa, Itsasoa eta Arrantza lanbide-arloko hainbat lanbide-kualifikazio eguneratzen dituena –Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasoak eta otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuaren eta uztailaren 11ko 1179/2008 Errege Dekretuaren bidez ezarriak–, eta hainbat lanbide-kualifikazio partzialki aldatzen dituena, Itsasoa eta Arrantza lanbide-arlokoak eta Segurtasuna eta Ingurumena lanbide-arlokoak.

OSASUN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2020ko azaroaren 18koa, Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionalaren Zerbitzu Zorro Komunaren Zuzendaritza Nagusiarena, Sendagaien Prezioak aztertzen dituen Ministerioarteko Batzordearen 2020ko azaroaren 18ko Erabakia argitaratzen duena; erabaki horren bidez, publikoarentzako gehieneko salmenta-prezioak berrikusten dira, Sendagaien eta Osasun Produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen testu bateginaren 94.3 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz (testu bategin hori uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

BALEAR UHARTEETAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

  • 2/2020 Legea, urriaren 15ekoa, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioak arintze aldera Balear Uharteetako administrazio publikoen eremuan jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta administrazioa sinplifikatzeko premiazko eta ezohiko neurriena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril