Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 24 de azaroa de 2020, Zk. 308

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • Berreste-agiria, Espainiako Erresumak, Frantziako Errepublikak, Italiako Errepublikak, Herbehereetako Erresumak eta Portugalgo Errepublikak Europako Jendarmeria Indarraren (EUROGENDFOR) informazio sailkatua babesteko egin zuten segurtasun-akordioarena; Erroman sinatu zen akordioa, 2017ko otsailaren 3an.

GORTE NAGUSIAK

  • Ebazpena, 2020ko urriaren 15ekoa, Diputatuen Kongresuarena, errege lege-dekretu hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 31/2020 Errege Lege Dekretua, irailaren 29koa, zeinaz presako neurriak hartzen baitira unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren esparruan.

  • Ebazpena, 2020ko azaroaren 19koa, Diputatuen Kongresuarena, errege lege-dekretu hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 32/2020 Errege Lege Dekretua, azaroaren 3koa, Langabeziatik babesteko eta kultura-sektoreari laguntzeko gizarte-neurri osagarriak onartzen dituena.

  • Ebazpena, 2020ko azaroaren 19koa, Diputatuen Kongresuarena, errege lege-dekretu hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 33/2020 Errege Lege Dekretua, azaroaren 3koa, Estatuaren eremuko gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakundeei laguntzeko premiazko neurriak hartzen dituena.

OGASUN MINISTERIOA

  • HAC/1089/2020 Agindua, urriaren 27koa, honako hau aldatzen duena: HFP/417/2017 Agindua, maiatzaren 12koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoaren bidez balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro-liburuak nola eraman —abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren bidez onartutako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.6 artikuluan ezarria— garatzen duten zehaztapen arauemaile eta teknikoak arautzen dituena eta beste zerga-arau batzuk aldatzen dituena.

GARRAIO, MUGIKORTASUN ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA

  • TMA/1090/2020 Agindua, azaroaren 19koa, zeinaz aldi baterako aldatzen baitira Ministro Kontseiluaren 2018ko uztailaren 27ko Erabakian ezarritako zerbitzu publikoko betebeharrak; erabaki horren bidez, Menorca-Madril aire-bidean zerbitzu publikoko betebeharrak deklaratzen dira.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril