Huts-zuzenketa, akordio honena: Nazioarteko Administrazio Akordioa, Espainiako Erresumako Osasun Ministerioaren eta Osasunaren Mundu Erakundearen artean 2020-2021eko aldirako egina, Madrilen eta Genevan, 2020ko urriaren 30ean, Espainiako Erresumaren eta Osasunaren Mundu Erakundearen arteko 2001eko irailaren 12ko Lankidetzako Esparru Akordioaren babesean, giza organo, zelula eta ehunak ematearen eta transplantatzearen arloko lankidetza-jarduerak gauzatzeko.
Ebazpena, 2020ko azaroaren 6koa, Aire Segurtasunerako Estatu Agentziaren Zuzendaritzarena, Batzordearen 2012ko urriaren 5eko 965/2012 (EB) Erregelamenduaren ARO.GEN.120 baldintzan ezarritakoaren arabera ordezko betetze-metodo bat ematen duena, tripulazioen jardueren programa argitaratzeko behar den gutxieneko denbora-aurrerapena murrizteko, COVID-19aren mundu-krisialdiak sortutako egoera dela eta; erregelamendu horren bidez, aireko ekintzekin lotutako betekizun teknikoak eta prozedura administratiboak ezartzen dira.
TES/1109/2020 Agindua, azaroaren 25ekoa, beste agindu hau aldatzen duena: TMS/368/2019 Agindua, martxoaren 28koa, zeinaren bidez uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen baita administrazio eskudunen prestakuntza-eskaintzari eta haren finantzaketari dagokionez eta hura finantzatzeko dirulaguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen baitira. Errege-dekretu horrek Lan-arloko Enplegurako Lanbide-heziketaren Sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen du.
1040/2020 Errege Dekretua, azaroaren 24koa, Leongo hiriko Biltzar Jauregia eraikitzeko 2020ko ekitaldian zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena.
968/2020 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa, beste errege-dekretu hau aldatzen duena: 410/2001 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, Kantauriko eta Ipar-mendebaldeko Arrantzategi Nazionalean aparailu finkoekin arrantzan egitea arautzen duena.
ETD/1110/2020 Agindua, azaroaren 25ekoa, «Abiazioaren historia» bildumako txanponak jaulki, egin eta zirkulazioan jartzea erabakitzen duena.
1021/2020 Errege Dekretua, azaroaren 17koa, zeinaz Osasun Ministerioaren alorrean zenbait entitateri eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioari zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen baita 2020ko ekitaldirako.
Epaia, 2020ko irailaren 29koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez partzialki baiesten baita ASTAC Kataluniako Garraiolari Autonomoen Sindikatuaren ordezkaritza prozesalak otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren kontra jarritako errekurtsoa (70/2019 Errege Dekretuaren bidez, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua eta beste erregelamendu-arau batzuk aldatzen dira, errepideko garraioko ibilgailuetako gidariak prestatzearen, errepideko garraioarekin loturiko kontroleko dokumentuen, errepideko osasun-garraioaren, gai arriskutsuen garraioaren eta Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalaren arlokoak).
Epaia, 2020ko urriaren 15ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez partzialki baiesten baita Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalaren ordezkaritza prozesalak otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren kontra jarritako errekurtsoa (70/2019 Errege Dekretuaren bidez, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua eta beste erregelamendu-arau batzuk aldatzen dira, errepideko garraioko ibilgailuetako gidariak prestatzearen, errepideko garraioarekin loturiko kontroleko dokumentuen, errepideko osasun-garraioaren, gai arriskutsuen garraioaren eta Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalaren arlokoak).
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril