Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 12 de abendua de 2020, Zk. 324

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Espainiako Erresumaren eta Kamerungo Errepublikaren arteko akordioa, aireko garraioari buruzkoa, 2012ko azaroaren 21ean Jaunden egina.

  • Zuzenketak, ontziek eragindako kutsadura prebenitzeko 1973ko nazioarteko hitzarmena zuzentzen duen 1997ko Protokoloaren Eranskinari eginak (1973ko hitzarmen hori, berriz, 1978ko Protokoloaren bidez aldatu zen). Londresen onartu ziren, 2018ko apirilaren 13an, MEPC.301 (72) ebazpenaren bidez.

OGASUN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2020ko abenduaren 3koa, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiarena, azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren –Aurrekontuei buruzkoa– 2.2 artikuluan arautzen diren Kontabilitate Plan Orokorreko nortasun juridikorik gabeko funtsak Estatuaren kontura arriskuak estaltzeko eragiketak egiten dituzten funtsei egokitzea onartzen duena.

  • Ebazpena, 2020ko abenduaren 11koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako tabako- eta tinbre-saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

GIZARTE ESKUBIDEETAKO ETA AGENDA 2030EKO MINISTERIOA

  • Huts-zuzenketa, errege-dekretu honena: 1044/2020 Errege Dekretua, azaroaren 24koa, Gizarte Eskubideetako eta Agenda 2030eko Ministerioak eta haren organismo publikoek zenbait entitateri zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2020ko urriaren 22koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez partzialki baiesten baita salgaien eskatu ahalako garraioen Aragoiko enpresaburuen elkarteak otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren aurka jarritako errekurtsoa; 70/2019 Errege Dekretuaren bidez, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua eta beste erregelamendu-arau batzuk aldatzen dira, errepideko garraioko ibilgailuetako gidariak prestatzearen, errepideko garraioarekin loturiko kontroleko dokumentuen, errepideko osasun-garraioaren, gai arriskutsuen garraioaren eta Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalaren arlokoak.

BALORE MERKATUAREN BATZORDE NAZIONALA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril