Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 30 de abendua de 2020, Zk. 340

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena.

  • 10/2020 Legea, abenduaren 29koa, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra aldatzen duena, Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 25eko (EB)2018/822 Zuzentarauaren transposizioa egiteko. 2018ko zuzentarau horrek 2011/16/EB Zuzentaraua aldatu zuen komunikatu beharreko mugaz gaindiko mekanismoak direla-eta fiskalitatearen eremuko informazioa automatikoki trukatzeko betebeharrari dagokionez.

  • 38/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 29koa, zeinaren bidez egokitzapen neurriak hartzen baitira Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua hirugarren estatu izango delako Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua Europar Batasunetik eta Energia Atomikoaren Europako Erkidegotik ateratzeari buruzko 2020ko urtarrilaren 31ko Akordioan aurreikusitako trantsizio-aldia amaitu ondoren.

  • 39/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 29koa, Laguntza soziala eta ekonomikoa emateko eta epaiak betearazteko finantza-neurriena.

OGASUN MINISTERIOA

  • 1178/2020 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, uztailaren 10eko 634/2015 Errege Dekretuaren bidez onartutako Sozietateen gaineko zergaren erregelamendua aldatzen duena.

  • HAC/1274/2020 Agindua, abenduaren 28koa, agindu hauek aldatzen dituena: EHA/3434/2007 Agindua, azaroaren 23koa, zeinaren bidez onartzen baitira balio erantsiaren gaineko zergan dagoen entitate-taldearen araubide bereziari dagozkion hileko autolikidazioa egiteko 322 eredua —banakakoarena— eta 353 eredua —agregatuena—, eta datuak komunikatzeko 039 eredua; EHA/3786/2008 Agindua, abenduaren 29koa, zeinaren bidez onartzen baita balio erantsiaren gaineko zergaren autolikidazioa egiteko 303 eredua, eta EHA/769/2010 Agindua, martxoaren 18koa, zeinaren bidez onartzen baita Europar Batasunaren barruko eragiketak laburbiltzeko aitorpenerako 349 eredua.

  • HAC/1275/2020 Agindua, abenduaren 28koa, Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kudeaketan aplikatu beharreko batez besteko salmenta-prezioak onartzen dituena.

  • HAC/1276/2020 Agindua, abenduaren 28koa, zeinaz zenbait informazio-aitorpen eta agindu hauek aldatzen baitira: 2000ko abenduaren 20ko Agindua, zeinaren bidez onartzen baitira diru-sarreren aitorpen-dokumentuaren 115 ereduak —pezetatan eta eurotan— eta hiri-higiezinen errentamendutik edo azpierrentamendutik datozen zenbait errentarekin edo etekinekin loturik egindako atxikipenen kontura egindako diru-sarreren urteko laburpenerako 180 eredua —pezetatan eta eurotan—; EHA/3895/2004 Agindua, azaroaren 23koa, zeinaren bidez onartzen baita finantza-aktiboekin eta beste balore higigarri batzuekin egindako eragiketen urteko aitorpena egiteko 198 eredua; EHA/3021/2007 Agindua, urriaren 11koa, zeinaren bidez onartzen baita jasotako dohaintzen, donazioen eta ekarpenen zein egindako xedatzeen informazio-aitorpena egiteko 182 eredua; EHA/3481/2008 Agindua, abenduaren 1ekoa, zeinaren bidez onartzen baita aseguru eta errentei buruzko urteko informazio-aitorpena egiteko 189 eredua; HAP/1608/2014 Agindua, irailaren 4koa, zeinaren bidez onartzen baita inbertsio kolektiboko instituzioen kapital edo ondarearen akzio edo partaidetzei buruzko informazio-aitorpena egiteko 187 eredua; eta HAP/1695/2016 Agindua, urriaren 25ekoa, zeinaren bidez onartzen baita elkarren laguntzaren eremuko finantza-kontuen urteko informazio-aitorpena egiteko 289 eredua.

  • HAC/1277/2020 Agindua, abenduaren 28koa, zeinaren bidez onartzen baita jokoaren administrazio-kudeaketarako tasari dagokion 602 eredua —autolikidazioa— eta zehazten baitira hura aurkezteko modua, epeak eta prozedurak.

BARNE MINISTERIOA

  • INT/1278/2020 Agindua, urriaren 29koa, agindu hau aldatzen duena: INT/657/2020 Agindua, uztailaren 17koa, zeinaren bidez COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiaren ondorioz eta ordena publikoko eta osasun publikoko arrazoiengatik aldatu egiten baitira beste herrialde batzuetatik Europar Batasunera eta Schengengo Hitzarmenari atxikitako herrialdeetara egin nahi diren eta beharrezkoak ez diren bidaiak aldi baterako murrizteko irizpideak.

HEZKUNTZAKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO MINISTERIOA

  • 1085/2020 Errege Dekretua, abenduaren 9koa, zeinaren bidez ezartzen baitira Espainiako hezkuntza-sistemaren barruko lanbide-heziketaren tituluetako lanbide-moduluen baliozkotzeak eta horiek aplikatzeko neurriak eta zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza-sistemaren barruko lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua.

INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO MINISTERIOA

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA MEMORIA DEMOKRATIKOKO MINISTERIOA

  • 1180/2020 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Errege-dekretu hau aldatzen duena: 425/2016 Errege Dekretua, azaroaren 11koa, Estatuaren Administrazio Orokorrak nekazaritzako asegururako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

  • 1181/2020 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Errege-dekretu hau aldatzen duena: 582/2017 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Fernando Magallaesek eta Juan Sebastian Elkanok munduari lehenengo bira eman zioteneko espedizioaren V. mendeurrena ospatzeko Batzorde Nazionala sortzen eta arautzen duena.

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA

  • 1183/2020 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbidearena eta konexioarena.

  • 1184/2020 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, zeinaren bidez ezartzen baitira gas-sistemaren karguak, lurpeko oinarrizko biltegiratzeen ordainsari arautuak eta horiek erabiltzeagatiko kanonak kalkulatzeko metodologiak.

  • 1185/2020 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Errege-dekretu hau aldatzen duena: 616/2017 Errege Dekretua, ekainaren 16koa, Karbono-isurketa gutxiko ekonomiara pasatzea ahalbidetzen duten toki-entitateen proiektu bereziei 2014-2020ko hazkunde jasangarriaren FEDER programa operatiboaren esparruaren barruan zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena.

  • 1186/2020 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Errege-dekretu hau aldatzen duena: 263/2019 Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Industria-sektoreko enpresa handietan eta ETEetan energia-efizientziarako jarduerak laguntzeko programa arautzen duena.

  • Ebazpena, 2020ko abenduaren 18koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, energia-likidazioa egiteko asmoz kontsumo-profila eta kalkulu-metodoa onartzen dituena 2021. urterako; 4 motako eta 5 motako kontsumitzaileei aplikatuko zaizkie, baldin eta kontsumoaren ordukako erregistrorik ez badute, eta, betiere, abuztuaren 24ko 1110/2007 Errege Dekretuaren arabera, zeinak Sistema Elektrikoa Neurtzeko Puntuen Araudi Bateratua onartzen baitu.

EKONOMIA GAIETAKO ETA TRANSFORMAZIO DIGITALEKO MINISTERIOA

INKLUSIO, GIZARTE SEGURANTZA ETA MIGRAZIO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2020ko abenduaren 21ekoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarena, zeinaren bidez zehazten baita maiatzaren 25eko TAS/1562/2005 Aginduaren bigarren xedapen iragankorraren 2. apartatuak jasotzen duen kotizazioaren diru-sarrera geroratua amaitzea. Agindu horren bidez, Gizarte Segurantzaren diru-bilketarako erregelamendu orokorra —ekainaren 11ko 1415/2004 Errege Dekretuak onartua— aplikatzeko eta garatzeko arauak ezartzen dira.

AUZITEGI GORENA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril