Berreste Agiria, Europar Batasunak, Energia Atomikoaren Europako Erkidegoak eta haren estatu kideek, alde batetik, eta Armeniako Errepublikak, bestetik, Bruselan 2017ko azaroaren 24an izenpetutako elkartze-akordio global eta indartuarena.
Ebazpena, 2021eko otsailaren 18koa, Diputatuen Kongresuarena, errege lege-dekretu hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 2/2021 Errege Lege Dekretua, urtarrilaren 26koa, Enpleguaren aldeko gizarte-neurriak indartzen eta finkatzen dituena.
Ebazpena, 2021eko otsailaren 18koa, Diputatuen Kongresuarena, errege lege-dekretu hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 3/2021 Errege Lege Dekretua, otsailaren 2koa, Gizarte Segurantzaren eta ekonomiaren arloetan genero-arrakala txikitzeko eta beste gai batzuetarako neurriak onartzen dituena.
Zuzenketak, 2018koak, Abiadura handiko itsasontzietarako nazioarteko segurtasun kodeari (NGV kodea, 2000) 2018ko maiatzaren 24an Londresen eginak MSC. 439(99) Ebazpenaren bidez.
117/2021 Errege Dekretua, otsailaren 23koa, errege-dekretu hau aldatzen duena: 219/2001 Errege Dekretua, martxoaren 2koa, Gizarte Ekonomia Sustatzeko Kontseiluaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa.
118/2021 Errege Dekretua, otsailaren 23koa, errege-dekretu hau aldatzen duena: 53/2013 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, Saiakuntzak egiteko eta zientziazko beste helburu batzuetarako –irakaskuntza barne– erabiltzen diren animaliak babesteko oinarrizko arauak ezartzen dituena.
TFP/153/2021 Agindua, otsailaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen merezimendu orokorren balorazioa arautzen duena.
Huts-zuzenketa, abenduaren 15eko 51/2020 Lege Dekretuarena. Lege-dekretu horren bidez beste hauek aldatzen dira: 39/2020 Lege Dekretua, azaroaren 3koa, COVID-19aren ondorioei aurre egiteko aparteko neurri sozialena, eta 49/2020 Lege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Enpleguaren arloan eta jarduera ekonomikoaren sustapenean hartzen den presako neurri osagarriarena, COVID-19ak Kataluniako zenbait lurraldetako lan-merkatuan izan duen eragin handienaren ondorioei aurre egiteko.
8/2020 Legea, urriaren 16koa, Gaztela-Mantxan osasun-produktuen erreserba estrategikoa sortzen duena.
9/2020 Legea, azaroaren 6koa, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Biltzarraren Ondarearena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril